Berriak
 
 Abenduaren 22an Urretxuko Liburutegiko ekitaldi txokoa irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK! Hemen ikusi dezakezue sari banaketaren bideoa.
Krisma irabazleak Urretxuko kultur etxeko sarreran daude ikusgai eta ondorengo artxiboetan ere bai.
 
 Tradizioari jarraituz, giro ezin hobea izan zen aurten ere Santa Lutzi egunean. Asteazkena izanik eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena lepo zegoen eta euriak atsedena hartu zuen feriaren mesederako. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parta hartze polita izan zen: 38 heldu eta 14 gaztetxo eta haur. Honen emaitza abenduaren 22ko sari banaketan jakingo dugu.
 
 Datorren abenduaren 19an herritarrei zuzendutako “Gipuzkoa Argitu” tailera egingo da Urretxuko KZGunean.
Urretxun egingo den tailerrak norberak bere kontsumo datuak ezagutzea du helburu (zenbat kontsumitu duen edo noiz izan duen kontsumo mailarik altuena). Ezagutza horren bitartez kontsumo hori murriztu ahalko du, aplikatzen zaigun tarifa egokituz eta kontratatuta duen potentzia egokia den edo ez ikusiz.
 
  
  
  
  
  
  
 