Herritarren segurtasuna

Herritarren Segurtasuna

Jon Luqui Albisua (Alkatea)
Xabier Ubera Aranzeta

Helbidea: Iparragirre 20. 20700 URRETXU (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 038 085
Faxa:  943 038 081
Emaila: udaltzaingoa.ur@urretxu.eus

Eginkizunak

Urretxuko Udaltzaingoak betetzen dituzten funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 55. artikuluan jasota daude.

Arloak betetzen dituen eginkizunak

  • Udalerrietako agintariak babestea eta haien eraikin eta instalazioak zaintzea.
  • Hiriguneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.
  • Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen atestatuak bideratzea.
  • Polizia administratiboa, ordenantzei, bandoei eta gainerako udal-xedapen eta -egintzei dagokienez, bere eskumen-eremuaren barruan, bai eta ingurumenaren eta ingurunea babestearen arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea ere, gai horietan tokiko eskumenen eremuan.
  • Polizia judizialaren eginkizunetan parte hartzea, polizia judizialaren unitateekin lankidetzan.
  • Istripu, hondamendi edo lazeria publikoetan laguntza ematea, legeetan aurreikusitako moduan, babes zibileko planak gauzatzen parte hartuz.
  • Prebentzio-eginbideak eta delitu-egintzak saihesteko jarduerak egitea.
  • Espazio publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten eta giza kontzentrazio handietan ordena mantentzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.
  • Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.

Zerbitzuak

Urretxuko Udaltzaingoaren eginkizuna eskubide eta askatasunen jarduera librea babestea eta herritarren segurtasuna eta elkarbizitza bermatzea. Herritarren segurtasunari buruzko guztiaren zaintza eta prebentzioaz arduratzea.

Arloak eskaintzen dituen zerbitzuak

Galdutako objektuen zerbitzua
  • Galdutako gauzak Udaltzaingoaren bulegora eraman daitezke, eta bertan sailkatu eta gorde egiten dituzte.
Gainontzekoak
Gainontzeko tramite guztiak lotura honetan topatuko dituzu

Urretxuko udala