Mendekotasuna

Mendekotasun balorazioak

Balorazio honek pertsona baten bere eguneroko bizimodua bere kabuz egiteko gaitasuna duen ala ez, eta egiterik ez duen kasuan zenbaterako laguntza eta zaintza duen neurtzen du.

Familia inguruan zaintzeko prestazio ekonomikoa

Mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den familia inguruneko senitartekoei zuzenduta dago diru-laguntza hau.

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

Hezkuntza edo eta lan mundurako sarbidea erraztu eta eguneroko ohiko ekintzak egiteko autonomia handiagoa ahalbidetuko dion zaintzaile pertsonal bat kontratatzera zuzenduta dago.

Zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa

Pertsonak eguneko arreta zerbitzuaren edo egoitza zerbitzuaren esleipen ebazpena izatean, kontratatu behar izan duen plaza pribatua ordaintzeko prestazioa eskuratuko du (edo ezhoiko gaikuntza , behin-behineko gaizkuntza).

Etxez Etxeko laguntza egitasmoa

Etxeko laguntza zerbitzuak pertsona ahal bezain luzaro norberaren etxean bizitzen jarraitzeko laguntza ematean datza. Horretarako etxeko laguntza edo/eta laguntza pertsonala eskaintzen da, etxean moldatzeko eta beraien komunitatean txertatzeko, bakartzea saihestuz.

Telelaguntza

SOS Deiak-ekin batera eta programatutako telefonoekin lotura zuzena duen tresna da. Adineko pertsonari berehalako laguntza emango dio larrialdi egoeretan, bere segurtasuna eta autonomia handituz.

Eguneko Zentroa

Eguneko zentroak banakako arreta integrala eskaintzen diete, egunean zehar, mendekotasun egoeran dauden pertsonei, autonomia pertsonalaren maila hobetzeko edo mantentzeko, dituzten muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntza emateko.

Laguntza teknikoak

Laguntza honen helburua adineko pertsonek edo ezgaitasuna dutenek euren etxean ahalik eta autonomia handienarekin eta erraztasun hobeekin bizitzeko aukera izatea da, eta eurak zaintzeaz arduratzen diren pertsonen lanak arintzea. Helburu horrekin, etxebizitza egokitzeko edo jarduera hobetzen laguntzeko produktuak eskuratzeko maileguak edo diru-laguntzak emango dira, edo laguntza produktuak utziko dira.

"Sendian" Zaintzaileei laguntzeko programa

Beren etxean mendekoasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia emateko hainbat baliabide

Aldi baterako egonaldiak egoitzan

Programa honek gizarte zerbitzuetako beste hainbat programa eta zerbitzuk duten helburu bera du: famliari zaintza lanetan laguntzea eta mendeko pertsonari kalitatezko arreta ziurtatzea

Egoitzak

Mendekoasun egoeran dauden adinduentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat edo buruko gaitza duten haientzako egoitza zentroak.

Gizarte eta osasun laguntza

Mendekoasun egoeran dauden adinduentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat edo buruko gaitza duten haientzako egoitza zentroak.

Urretxuko udala