#mugitur

MUGITUR

Hankak mugitu, bihotza berotzeko

Urretxun, jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen dituen proiektua da Mugitur, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez. Mugiment ekimenaren babesean sortutako proiektua da.

NOIZ / NON / NOLA
  • Kultur etxean
  • Astelehen eta asteazkenetan 15:15-16.15
  • Asteazkenetan 12:00-13:00
  • 943038083 telf. Hitzordua hartuta.
HELBURUAK
Herritarrei bere hurbileko ingurunean, jarduera fisikoan nola eta non has daitezkeen azalduko dien orientazio zerbitzu indibidualizatua eskaintzea. Bereziki, bakardadea bizi dutenei edo sedentarioak diren edo izateko arriskua duten haiei.
Osasun zerbitzuetatik, gizarte zerbitzuetatik eta intereseko beste zerbitzuetatik pertsona inaktiboak jarduera fisikorako orientazio zerbitzuetara bidaltzeko protokoloak ezartzea.
Bere ezaugarri berezietara egokitutako tokiko Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua (aurrerantzean JFOZ) berariazkoa diseinatzea, Osasun Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment Planarekin eta lurraldeko biztanle guztien bizimodu aktiboa sustatzeko gai diren gainerako eragileekin sarean lan egingo duena.

JARDUTEKO MODUA
Jarduera fisikorako orientazioa. Beste departamentu batzuetatik etorritako pertsonak atenditzea eta zerbitzua prestatzea. . Erabiltzaileei laguntza teknikoa ematea, tratuan erabateko berdintasunez jokatuz, eta beharrezko segurtasun-neurriak  hartuz pertsona edo gauzetan kalterik gerta ez dadin. Aholkularitza: erabiltzaileen zalantzak argitu, entrenamendu planak proposatu, erabiltzaileei jarduera fisiko gidatuetan parte hartzea proposatu…
Aktibatutako pertsonen jarraipena. Oinarrizko entrenamenduak prestatu. Herritarrek edota erabiltzaileek eskatzen dutenean, oinarrizko entrenamendua prestatzea, jarduera fisikoan hasteko aholkuak emanez. Ondoren bezeroak ebaluatuko dira. Horretarako Zerbitzuaren kontrolerako erregistro guztiak betetzen. Erabiltzaileen zalantzak argitu, entrenamendu lanak proposatu, taula orokorrak eman, erabiltzaileei jarduera fisiko gidatuetan parte hartzea proposatu…

LEHEN EMAITZAK
Proiektua 2020ko martxoan jarri zen abian, eta hauek izan dira lehen urteko emaitzak:

Urretxuko udala