Santa Barbara Ingurunea
Toki berezia da Santa Barbara. Berdegunez, basoz eta zeilaiz inguratua, urbanizaziotik urrun, baina bertatik iristeko errez, aldi berean. Gipuzkoako mendi ikusgarrienek inguratuta (Arala, Aizkorri eta Udalaitz), bista paregabeak ditu Santa Barbarak;bista horiek, gainera, Santa Barbarako ilunabarrak ikusgarri egiten ditu, bizi beharreko esperiantzia bat.
Merendalekua
Santa Barbarako zelaiak parrilla batzuk ditu aire zabaleko barbakoa batez gozatu nahi duten guztientzat, bai eta inguru osoan banatutako mahai eta bankuak ere, ingurua bisitatzea erabakitzen dutenen erabilera eta gozamenerako.
Txikienek haur-parkea dute eskura, hondarrezkoa, ingurune naturalean integratua.
Santa Barbara Baseliza
Irimo mendiaren maldan kokatua, Ipeñarrieta jauregia dagoen lekutik gertu, herriaren gurtza mantendu duen hiriko ermita bakarra da.
Erdi Aroko jatorria du, garbi, baina jatorrizko eraikuntzatik ezer ez da geratzen. Hainbat birmoldaketaren ondoren, itxura landatarra du. Ermitari buruzko informazio zehatza hemen topatuko duzu.
Mendian ibilbideak
Mendi-ibilaldiez gozatzeko toki aparta da Santa Barbara, maila guztietarako mendizaleentzat; Ermita inguruko paseo lasaietatik hasi eta Irimon barrena dauden ibilbide gogorretaraino. Ibilbide zenbaiten inguruko informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan.
Gainera, orientazio-probak gustuko dituztenek Santa Barbara- Irimon praktikatzeko mapak aurkituko dituzte aterpetxean.
Aterpetxea eta jatetxea
Ermitaren ondoan dago aterpetxea, guztiz eraberritutako eraikinean. Talde, familia edo norbanakoentzako zerbitzu ugari ematen ditu. Lo egiteko oheak, gela irisgarriak. Gosaldu, bazkaldu edo afaltzeko jatetxea. Menu aukera zabala. Aisialdi eskaintza, tailerrak. Mendi ibilaldietarako abiapuntu edo helmuga ezin hobea.
Gauak pasatzeko zein bestelako ekintzetarako leku bikaina da Urretxuko Aterpetxea, ezinduentzako erabat egokitua. Erabilera anitzeko gelak ditu eta jantoki zabala.
Urretxutik 2 km ingurura aurkitzen denez, bertako biziaz eta giroaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bisitariei, baita naturaz gozatzekoa ere Aterpetxetik hasita hainbat mendi-ibilbide egin baitaitezke.
Doako autobus zerbitzua Urretxutik aterpetxera: AUZOBUSA
Aterpetxea
- Aralar, Aizkorri eta Udalaitz ikusgai
- Atseden gunea Inatziotar bideko 1.etapan
- Aterpetxea egokitua
- Igerilekua udan 900m-ra
Jatetxea
- Eguneko, asteburuko edo adostutako menuak, karta, platerkonbinatuak, catering zerbitzuak, etab.
- Menu bereziak aterpetxeko egonaldietan
KontaktuaUrretxuko Santa Barbara Aterpetxea & Jatetxea943 72 33 87
Guía informativa de Urola Garaia EU | CAS
Popular 7.07 MB 3668 |
01/01/2016 01:00:00 |
Download and consult the leisure options available in the Valley, one step away from the Hostel, in the Urola Garaia Information Guide
Urola Garaia information guide | Guide d'information Urola Garaia
Popular 1.35 MB 3502 |
01/01/2016 01:00:00 |
Urretxu - Zumarraga gida | guía
Popular 2016 7.73 MB 3984 |
10/03/2017 13:58:26 |