Bizitza kulturala anitza, aktiboa eta berezia da Urretxun; anitza, herrian diziplina askotariko elkarteak daudelako eta jarduera ezberdinak antolatzen direlako (dantza, musika, literatura, pintura…); aktiboa, jarduera tradizionalak mantentzen direlako (kalejirak, festak,…) baina berriak ere sortzen direlako (pintura masterclassak esaterako); eta berezia herriko idiosinkrasia eta ezaugarri propioen gordailua delako kultura.
Hor ditugu, esaterako, beste inon antolatzen ez den Euskal Jai karroza desfilea, edo San Joan eguneko erromeria berezia.
Urretxuko kaleetan beti dabil norbait txirrinduan, korrika, edo kirol instalazio batera zein mendi aldera doana, kirol poltsa eskutan edo motxila bizkarrean hartuta. Eskola inguruetan, berriz, oihu eta algarak entzuten dira arratsaldero; eskola kirolean dabiltzan umeak dira, entrenamenduetan. Urretxun kirola egitea, antolatzea eta ikustea dugu gustuko, eta hori da hain justu arlo honen xedea: urretxuarrei kirola egiteko, ikusteko eta gozatzeko aukera eskaintzea. Dela herriko talderen batean entrenatzen (saskibaloia, boleibola, txirrindularitza, mendia, areto futbola,…), dela ikastaro batean izena emanda, edo Ederrenako eserlekuetan lehen mailako pilota partida bat ikusten.