Udalak jakinarazi nahi du abuztuan zehar eten egingo dela Auzobusako zerbitzua. Zerbitzu hori uztailean mantenduko da eta irailaren 1etik aurrera normaltasunez eskainiko da berriro. Barkatu sortu daitezkeen eragozpenak.
Berriak
Amaitu berri diren Santa Barbara ingurua edateko urez hornitzeko lanak Europar Batasunak finantzatu ditu. Zehazki, Europar Batasunak finantzatutako zenbatekoa 49.158,02 € izan da, eta Eusko Jaurlaritzak 12.289,5 € finantzatu ditu. Gainerakoa Udalak ordaindu du, eta aurrekontua, guztira, 113.791,71 €-koa izan da.
Urretxuko Udalak txakur-gorozkiak biltzeko herritarren kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan. Kanpaina horren helburu nagusia da maskoten jabeek duten erantzukizunaz eta gure kaleak garbi eta osasuntsu mantentzearen garrantziaz kontzientziatzea.
Urretxuko Udalak, Sasietako Mankomunitatearekin elkarlanean, beste bi minigarbigune jarri ditu herrian, birziklatzea eta hondakinen kudeaketa egokia errazteko helburuarekin. Gaikako bilketa-gune horiei esker, herritarrek modu egokian bota ahal izango dituzte etxeko zenbait hondakin berezi, ohiko edukiontzietan utzi ezin direnak.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 5.281,95 euroko dirulaguntza eman du Kalerrota ingurua berrurbanizatzeko obraren ingurumen-jarraipenerako, eta 32.129 eurokoa "Irimo mendiko lurrak basoberritzeko" proiekturako.
Urretxuko jaiak direla eta honako aldaketak izango dira:
Udalak jakinarazi nahi du abuztuan zehar eten egingo dela Auzobusako zerbitzua. Zerbitzu hori uztailean mantenduko da eta irailaren 2tik aurrera normaltasunez eskainiko da berriro. Barkatu sortu daitezkeen eragozpenak.
Zatoz ekainaren 6an Areizaga - Kalebarren plazara, goizeko 9:30etatik 12:30etara. Bertan honakoak topatuko dituzu:
Ederrena pilotalekuko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren obrak Europar Batasunak - NextGenerationEUk funtsak finantzatu ditu, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Obren guztizko inbertsioa 91.871,73 eurokoa izan da, eta horietatik 74.908,80 euroko laguntza lortu da.