Urretxuri dagokionez, Deba eta Itziar bi formazio sedimentarioekin izandako kontaktuak, euren metakin bolkaniko tartekatuekin, mekanikoa izaerakoa da, Angiozar - Olaberria Failaren bitartez, ebakidura normal, ekialde-mendebalde norabidea duena, badira beste faila txikiago batzuk, ortogonalak eta azpiparaleloak berarekin, geruzapena eraldatu eta atzera biltzen dutenak.
Arroka bolkanikoak erraz antzeman daitezke garai bateko Urolaren trenbidetik, ikusteko moduko azaleratzeak Aizkibel tunelaren aurretik eta Izuskitzarena pasa eta gero daude. Ofitas de Urretxu, S.L. enpresaren harrobiak arroka hauen oso ikuspuntu egokia eskaintzen digu; dena den, baimenik gabe ez dago sartzerik.
Urola ibaiaren ubidearen zenbait gunetan errekak garraiatutako errekarri eta blokeak; Aginako auzoaren beste toki batzuetan, gutxi dira, geomorfologiko erako terraza flubialak ikus daitezke; dena den, ez dira ebakidura egokiak antzeman Kuaternarioko metakinak ikusteko.
Itziar Formazioaren tuparriak eta tuparri-kareharriak ikusteko lekurik onena GI-631 errepidearen ezpondetan dago, trafikoak behar bezala ikusi ahal izatea galarazten duen arren, egokiena Barrenkaleko aparkalekutik urrutira begiratzea da edo, bestela Etxeberri urbanizaziotik.
Flysch Beltzaren fazieak ikusteko lekurik egokienak Urretxuren hegoaldean daude; besteak beste, nabarmentzekoak dira Mugitegi Industrialdearen iparraldean dauden ezpondetan.
Desnibela: 220 mDistantzia: 6,4 Km
Desnibela: 170 mDistantzia: 7,19 Km
Desnibela: 360 mDistantzia: 6,96 Km
Desnibela: 395 mDistantzia: 6,82 km
Desnibela: 225 mDistantzia: 5,76 Km