Abuztuan ez da Auzobusa zerbitzurik izango
Udalak jakinarazi nahi du abuztuan zehar eten egingo dela Auzobusako zerbitzua. Zerbitzu hori uztailean mantenduko da eta irailaren 1etik aurrera normaltasunez eskainiko da berriro. Barkatu sortu dait...
Urretxuko udalak urteak daramatza garapen jasangarria helburu duten plan eta estrategia desberdinak lantzen. Testuinguru horretan, 2015-2022 Urretxuko Iraunkortasunerako Ekintza Plana (Agenda 21) onartu zuen, zeinetan udalerri jasangarriago baten alde lan egiteko 8 ildo estrategiko eta 92 ekintza definitu ziren.
Agenda 21a bere indarraldiaren amaierara iritsita, Udalak 2030 Agenda eta GJHen aldeko apustua egin du, horretarako Urretxuk 2030 Agendari egiten dion ekarpena aztertu da eta URRETXU 2030 Ekintza Plana diseinatu da.
EMAS sistema Ekokudeaketarako eta Ekoikuskaritzarako inplementatutako erregelamendu komunitarioa da. Europar Batasunak garatutako tresna honek Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) ezarri eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoa hartu duten erakundeak aintzat hartzen ditu. Auditoretza independenteen bidez egiaztatu eta horren berri ematen da.
Urretxuko etxeetako hondakin birziklagarriak jasotzeko edukiontzi espezifikoak daude (materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, etxeko olioa, pilak eta arropa). Birziklagarriak ez diren hondakinak (errefusa) jasotzeko aldiz edukiontzi grisa erabiltzen da eta edukiontzi hori astean bitan irekitzen da.
Saltoki eta industria guneetan hiri hondakinekiko paregarriak diren hondakinen banakako gaikako bilketa egiten da.
2017ko bataz besteko birziklapen tasa %75ekoa izan da eta zuen laguntzarekin emaitza hori hobetu nahi dugu! Horretarako ikus ezazu nola kudeatu behar den hondakin bakoitza atal honetan.