Berriak
Aurten Urretxuko Udala Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana lantzen aritu da. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi zen eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso zen. Era berean, aztertu zen udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.
2016ean UGGASAk 4 udalen partehartze eta Foru Aldundiaren laguntzarekin Eskualdeko Plan Energetikoa garatu zuen. Gaur egun, plan horretan jasotako hainbat ekintza exekutatzen ari gara eta azarotik aurrera, Aholkularitza Energetiko zerbitzua martxan jarriko dugu eskualdeko herritarrrei energiaren inguruko zalantzak argitze aldera.
Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2018ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean inkesta hau.
Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere; museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz. 1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa. Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamar urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.


