Iparragirre

Jose Mari Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen, Alzola etxean, kale Nagusian, beraz, gaur egungo Iparragirre 8an. Eliza eta udaletxearen artean dagoen Iparragirre plazan Francisco Font y Pons eskultoreak koblakariaren omenez 1890ean egindako estatua dago, erakundeen eta herritarren ekimenez sortua. Herriko kanposantuan kokatua Iparragirreren mausoleoa dugu, herriaren enkarguz, Iparragirreren heriotzaren 100. urteurrena oroitzeko, Jose Vicente Lasa urretxuarrak egina

Jose Maria Iparragirre Wikipedia(e)tik

Ainhoa Arozamena Ayala: «Jose Maria Iparraguirre Balerdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia

Iparragirreren erretratua

Udaletxeko areto nagusian ikus daiteke Antonio Maria Lekuonak 1878an egina, hain zuzen ere Ameriketan hemezortzi urte egin eta Euskal Herrira itzuli zenean. Gure koblakari ospetsuak aipatutako erretratua bere jaioterriari oparitzeko baldintza jarri zuen.
iparragirre_gorputza_2
iparragirre_gorputza_3
iparragirre_gorputza_1

Iparragirre plaza eta estatua

Herriko plaza, Iparragirre plaza, bi gertaeren ondorio dugu. 1658an izandako sute baten ondorioz, hainbat eraikin bota beharra izan zen eta horiek utzitako orubean herriko plaza egin zen, Iparragirre plaza. Enparantza honetan Francisco Font y Pons eskultoreak koblakariaren omenez egindako estatua inauguratu zuten 1890eko irailean. Herri-erakundeei esker, eta aldi berean Euskal Herrian, La Habanan eta Buenos Airesen (batez ere azken horretan) bildutako diruarekin ordaindu zen estatua.
iparragirre_estatua_2
iparragirre_iturria_1
iparragirre_estatua_4
iparragirre_estatua_8
iparragirre_plaza_3
iparragirre_estatua_3
iparragirre_estatua_1
iparragirre_plaza_2
iparragirre_plaza_4
iparragirre_estatua_5
iparragirre_estatua_6
iparragirre_plaza_1
iparragirre_estatua_10
iparragirre_iturria_2

Iparragirreren mausoleoa

"Askatasun egarria" izeneko mausoleoa hilerrian dago. Jose Vicente Lasa urretxuarrak egin zuen, eta 1981eko apirilaren 5ean inauguratu zen, Iparragirreren heriotzaren mendeurrenean. Trikuharri itxura du, garai bateko hilobiratze modua irudikatuz. Zazpi zutoinen gainean jarria, euskal herrialdeetako armarrietan oinarrituta dago.
iparragirre_mausoleoa_3
iparragirre_mausoleoa_2
iparragirre_mausoleoa_1
iparragirre_mausoleoa_7
iparragirre_mausoleoa_5
iparragirre_mausoleoa_6

Iparragirrenren jaiotetxea

Iparragirre kaleko 8. Joan zen mende amaieran aldatu zuten izena Urretxuko kale gehientsuenek. Lehen Kale Nagusia zenean jaio zen Joxe Mari Iparragirre Balerdi, eta bera izan zenez herriari ospe haundiena eman zion urretxuarra, haren izena jarri zitzaion kaleari.
iparragirre_etxea_1
iparragirre_etxea_3
iparragirre_etxea_2

Bisita gidatuak, informazio eta erreserbak:

Tel. 943 722042
turismobulegoa@urolagaraia.com
Ibilbide Urdina | Urretxu Herri Museoa

QR kode irakurlea deskargatu edo zure telefonoko kamerarekin irakurri

Mapako zenbakien ordena jarraitu

Aurikularrak erabili

San Martin de Tours eliza bisitatu

"Ibilbide gorria" ere egin

3 museoen bisita "3 herri bizitza bat"

Ibilbide Gorria | Urretxu Herri Museoa

QR kode irakurlea deskargatu edo zure telefonoko kamerarekin irakurri

Mapako zenbakien ordena jarraitu

Kontuz zebrabidetan

Aurikularrak erabili

"XIX. Mendeko Urretxu" ibilbidea egin

Urretxuko udala