Berriak
 
 Erakusketa iganderarte dago zabalik, aprobetxatu azken egunak.
Victor Goikoetxea Urretxun jaio zen eta gazte gaztetatik jaso zuen oinarrizko formazioa margolarien gremioan. Ondoren Europako eskola entzutenetsuetan prestatu zen eta sakondu zuen arte sormenaren ezagutzan, arlo horretan erabat murgilduz.
 
 Lehen sektorea suspertzea ezinbestekoa zaigu. Ondorioz, landa lurren inguruko proiektu komun bat abian jarri dugu Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek, Goimenek eta GFAk. Iraila eta urrian zehar, egindako lanen berri emateko asmoa dugu, eta herritarroi izango diren saio irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
 
 Datorren irailaren 26ra arte zabalik izango da “Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolarako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau beste kultura batzuetatik datozen adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi dutenentzat, alegia.
 
 Dagoeneko Urretxuko etxeetako buzoi guztietan dago Kaixo berria eta udalerriari buruzko artikulo ugari dakarkigu.
 
  
  
  
  
  
 