Tokiko Zaintza Ekosistema

Image

Tokiko Zaintza Ekosistema da osasun zerbitzuak, oinarriko gizarte zerbitzuak (Udalarenak), bigarren mailako gizarte zerbitzuak (Foru Aldundia) eta zerbitzu komunitarioak batzen dituen estrategia, hala nola, gurutze gorria, aniztasun-mahaia, +65 foroa, ASPACE, etab. etxean bertan arreta eta zainketa pertsonalizatua eskaini ahal izateko.

Bost dira Urretxuko Zaintza Ekosistemaren dimentsioak. Bost dimentsio hauek pertsona zaurgarrien, mendekotasuna dutenen eta/edo kasu konplexuen inguruan lerrokatuta daude, horiek osatzen baitute gure xede-populazioa.
Bost dimentsio hauek ardatz hartuta antolatu dira dagoeneko martxan dauden proiektuak eta etorkizunera begira aurreikusten direnak. Horrela bermatzen da, batetik, ekosistema osatzen duten dimentsio guztiak lantzen eta atenditzen direla eta proiektu guztiak ondo antolatuta eta koordinatuta daudela, herritarren beharrei erantzuteko.

Eredu Berri Bat

Eredu Berri Bat

Tokiko zaintza ekosistemarekin, zerbitzu-zorrotik datozen zerbitzuak kudeatzetik kasuak kudeatzera pasa gara; pertsonei ikuspegi integral batetik laguntzeko, pertsonek behar dituzten neurrian gizarte-, osasun- eta komunitate-esparrutik datozen laguntza publiko eta pribatuak izan ditzaten.
Elkarlaneko Gobernantza

Elkarlaneko Gobernantza

Hemen kokatzen dira Koordinazio soziosanitarioa eta Gobernantza soziala.
Koordinazio Soziosanitarioaren esparruan, ekosistemak lehen mailako arretako profesionalen eta oinarrizko gizarte-langileen arteko komunikazioa eta koordinazioa sustatu eta erraztuko ditu. Hala, mendekotasunaren balorazioa prozesua arinduko da, gizarte eta osasun arloko profesionalen artean estrategia bateratuak diseinatuko dituzte, etab.
Gobernantza sozialak boluntariotzaren kudeaketa integralari egiten dio erreferentzia, ekosistemaren funtsezko elementua
Ikasketa eta Elkarlana

Ikasketa eta Elkarlana

Urretxu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberri Fundazioarekin batera zuzentzen duen Zaintza Herrilab ekimenaren parte da, tokiko zainketa-ekosistemak sustatzeko sortu zena, zaurgarritasun eta/edo mendekotasun egoeran dauden eta euren etxean bizi diren pertsonen arreta hobetzeko.
Berrikuntza Sozial eta Teknologikoa

Berrikuntza Sozial eta Teknologikoa

Udalerriko zein eskualdeko bi proiektu berritzaile biltzen ditu dimentsio honek:
  1. Urretxun Zaindu: zaintzari laguntzeko proiektu bat, etxean bizi diren pertsona zaurgarriei, edo mendekotasuna dutenei zuzendua, bai eta euren zaintzaileei.
  2. Urola Garaia Zaintza LAB: arreta eredua berritzea du helburu eta horretarako ortoprotesian, laguntza teknikoetan eta neuro- errehabilitazioko sistema aurreratuetan oinarritzen da. Etxean zainketa berritzaileak eskaintzeko aukera emango du eta Urola eskualdeko pertsona zaurgarriei edo mugikortasun murriztua dutenei autonomia pertsonala hobetzen lagunduko die.

Ebaluazio Sistematikoa

Proiektu bakoitzaren banakako ebaluazioez gain – proiektu bakoitzaren aurrerapenak eta hobekuntza-arloak ezagutzeko –, zaintza-ekosistemak bi neurgailu ditu haren funtzionamendua ebaluatzeko, zuzentzeko eta hobetzeko, ekosistema diseinatzeko bidea eman zutenak, hain zuzen ere:
  • Bakardadea eta zahartzea
  • Zaintzen kalitatearen jarraipena

Urretxuko udala