Jaiak eta Feriak

Featured

San Martin

Azaroa

Santa Anastasiaren gorpuzkinak Urretxura ekarri aurretik, antza denez San Martinen omenez ospatzen ziren jaiak, beste toki askotan bezelaxe. Hala ere, azaroaren 11an buzkantzak eta odolkiak jateko ohiturari ederki eutsi zaio; herri afari dexente egiten dira egun horretan.

Featured

Santa Anastasia. Urretxuko Jaiak

Iraila

Urretxuko herriak irailean ospatzen ditu santu honen omenezko jai nagusiak, bere gorpuzkinak Urretxun baitaude. Garai batean San Martinen omenez egiten ziren jai nagusiak, baina 1674 urtean Nekolalde kardenalak martiriaren gorpuzkinak Jativatik Urretxura ekarri zituenetik.

Asteroko azoka

Azoka Gernikako Arbola plazan ostegunero izaten da. Fruta, barazkia, ogia, gazta, arropa etabar.

Martxoko eta abenduko Feria bereziak

Martxoa eta Abendua

Martxoaren eta abenduaren lehenengo astearteetan azoka bereziak ospatzen dira..

Lore eta landare azoka

Udaberria

Udaberriko igande batez egiten da eta eskualdeko lore saltzaile eta zaletuak biltzen dira honen inguruan Gernikako arbola plazan. Taller didaktikoak ere izaten dira.

Mineral, fosil eta harri bitxien feria

Azaroa

Urtero, azaroko lehenengo asteburuan, mineral fosil eta harri bitxien feria egiten da Urretxun, leku askotariko erakusle eta saltzaileekin.

Santa Lutzi

Abendua

Gaur egun Urretxu eta Zumarragan ospatzen da eta feria guneak erabat lotzen ditu bi herriak. Era guztietako produktuak aurki daitezke eta milaka bisitari hurbiltzen dira urtero lehenengo orduetatik kaleak betez.

Inauteriak

Otsaila / Martxoa

Euskal Herriko beste leku askotan bezelaxe, Urretxun ere ospatzen dira Ihauteri jaiak. Ostirala izaten da egunik garrantzitsuena ikastetxetan. Mozorro jantziek festa giro alaia jartzen dute gure kaleetan. Garrantzi handikoa da Lurra dantza taldeak urtero egiten duen Euskal Herriko Inauteriaren antezpena inauterietako larunbata goizean.

San Joan

Ekaina

Aspalditik ospatzen da Urretxun San Juan gaua eta eguna, udako solstizioa. Ekainaren 23an, gauean, ohitura zaharrari eutsiz, urretxuarrek dantza egiten dute suaren inguruan; ekainaren 24an erromeria izaten da Santa Barbarako ermita inguruan. 1893az geroztik egiten da erromeri hori, ermitan berrikuntza garrantzitsua egin zen urtea hain zuzen ere. 

Geltokietako Jaiak

Uztaila

Geltokietako bizilagunek (Urolako eta Renfeko geltokietakoek) ospatzen dute egun hori, Urretxu eta Zumarragako bizilagunak biltzen dituen jaia. Uztailaren 10ean egiten da.

Euskal Jaia

Iraila

Urretxuar talde batek 1959an sortua. Euskaltasuna eta euskal kulturaren aldarrikapen jaia da. Nahiz eta erasoak jaso dituen, bizirik dirau eta urretxuarren erabateko atxikimendua du. 2009an 50 urte bete zituen jai honek eta horren harira ospakizunak antolatu ziren.

Urretxuko udala