Udal Liburutegia
Featured
Urretxuko Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarean (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero EIPS barruan dauden udal biblioteka guztietako bazkidea izango zara.
Bazkide txartela eskuratzeko:
- 0-15 urte bitartekoa bazara bibliotekan bertan bete beharko duzu inprimaki bat eta hau guraso edo tutoren baimenarekin behar da
- 16 urtetik gorakoa bazara NAN edo EHNA aurkeztu beharko duzu
- ONA edo IZENPE txartelak balio dute
Featured
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 11:00-13:00 / 16:30 - 20:00 (Uztailean, astelehenetik ostiralera 10.00 – 13:00)
Kontaktu datuak
Helbidea: Jauregi 21
Telefonoa: 943 038 091
Fax: 943 038 081
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Featured
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
Kontsulta eta erreferentzia
Bildumaren katalogoa ordenadore bidez kontsulta dezakezu liburutegian bertan eta interneten ere Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) orrian Urretxuko Udal Liburutegia aukeratuz
Hemeroteka
- Egunkariak: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria, Gara, Goierriko Hitza.
- Aldizkariak: Gai ezberdineko 50 aldizkari inguru dauzkagu.
Bideoteka: Filmeak eta helduentzako dokumentalak maileguan eraman edota liburutegian bertan ikusteko aukera duzu.
Fonoteka: Maileguan eraman edota liburutegian bertan entzun ditzazkezun musikako CD, DVD, aldizkari eta liburuek osatzen dute sail hau. Musika klasikoa, Euskal musika, jazz eta soul, Rock eta pop eta Bestelako musikak ataletan sailkatuta daude.
Internet: Bost ordenadore ditugu internetara konektatu eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin. Liburutegiko bazkide txartela beharrezkoa da, eta egunero ordu erdi batean zehar zerbitzu hau erabiltzeko aukera duzu.
Mailegu pertsonala eta fotokopia zerbitzua
Featured
Hizkuntza ezberdinak ikasi eta lantzeko gune berria. Baliabide ezberdinak erabiliz, era autonomoan hizkuntzak ikasteko aukera ematen diguna.
Sartu elegunean
- Euskara edo gaztelera
- Atzerriko hitzkuntzak
- Baliabide ezberdinak
"Elegunea" txokoaren aurkezpena
Mailegu pertsonala
Gehienik ere 3 liburu, edo ta 3 ikusentzutekoak eraman ditzakezu maileguan. Liburuentzako epea 21 egunekoa da, beste 21 egun berriztu daitezkeelarik. Beste materialentzako epea 7 egunekoa da eta beste 7 egun berriztu daitezke. Berriztapenak liburutegira etorriz, telefonoz edo interneten bidez egin daitezke.
Mailegu kolektiboa
Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.
Biblioteken arteko mailegua
Eskatutako eta gure bilduman ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste biblioteketan eskatzeko konpromisoa hartzen du liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegien eskura jartzen ditugu.
Wifia
Tokiko bilduma eta bilduma bereziak
Nolabait Urretxu eta inguruarekin erlazionaturiko dokumentuek osatzen dute tokiko bilduma: liburuak, aldizkariak, liburuxkak, kartelak, bideoak, cd-ak eta beste edozein material.
Bilduma honen helburua material honen kontserbazioa da eta Liburutegian bertan bakarrik kontsulta daiteke. Dena den hauetako batzuk mailegatu daitezke.
Txiki txokoa
Txiki txokoa: 0-4 urte bitarteko haurrentzat
Haur eta Gazte Saila
5-16 urte bitartekoentzat
Fondoa
Kontsultak egiteko liburuak eta maileguan eraman daitezkeen irakurketa liburuak, aldizkariak, CDak, CD-Romak eta bideoak
Internet
Ordenadoreak inpresorarekin dauzkagu internetara konektatu edota lanak egiteko. Gurasoen baimena behar da (8 urtetik gora).
Ekintzak
Ipuin kontaketak, hitzaldiak, erakusketak…
Bisita gidatuak
Urretxuko eta inguruko ikastetxe eta bestelako erakundeekin batera adostutako bisitak antolatzen ditugu.
Gidak, gomendioak, literatura solasaldiak, ipuin kontaketak, poesia emanaldiak, erakusketak, bisita gidatuak…
Euskal bibliotekek gomendatzen ditugun liburu, musika eta filmak helbide honetan kontsulta ditzakezu:
Urtean zehar zenbait ekintza antolatzen dira.
* 2021eko urtarrila, Interesgunea, Gazte sortzaileak, Unai Madina Lizarralde