Jasangarritasuna
Urretxuko Udalak jakinarazi nahi du duela gutxi San Martin auzoan katu gazte bat aurkitu dela. Bere izaera otzana eta pertsonekin harremanetan egoteko duen erraztasuna dela eta, adopziorako egokia dela iritzi zaio. Gaur egun, herriko bizilagun batek behin-behinean hartu du bere ardurapean, behin betiko etxea eskaini ahal izango dion familia baten zain.
Featured
Urretxuko Udalak eskualdeko ekimen honetan parte hartzen du herritarrei etorkizuneko aterpe klimatikoen sarea hurbiltzeko eta bero-boladen aurkako prebentzioa sustatzeko
Honekin batera adierazi nahi dizuegu martxoko peri berezia bertan behera geratu dela. Izan ere, Behien Dermatosi Nodular Kutsakorra gaitza dela eta, ezin dira honelako azokak ospatu, ezta idi probak ere. Horrenbestez, aurtengoan ezin izango da martxoko peria burutu.
Aurtengo 2025eko azaroaren 22tik 30ko astean ospatzen den astearekin bat egin dugu Urola Garaia eskualdeko lau Udalek eta UGGASAk eta aste horretan TURUKUTUPA musikariak izango ditugu gure lau herrietatik.
Urretxuko Udala Lau Katu Elkartearekin elkarlanean arituko da Urretxuko katu koloniak kudeatzeko. Elkartearekin batera Urretxuko koloniak ezagutzeko lanean ari gara.
Udalak jakinarazi nahi du abuztuan zehar eten egingo dela Auzobusako zerbitzua. Zerbitzu hori uztailean mantenduko da eta irailaren 1etik aurrera normaltasunez eskainiko da berriro. Barkatu sortu daitezkeen eragozpenak.
Featured
Amaitu berri diren Santa Barbara ingurua edateko urez hornitzeko lanak Europar Batasunak finantzatu ditu. Zehazki, Europar Batasunak finantzatutako zenbatekoa 49.158,02 € izan da, eta Eusko Jaurlaritzak 12.289,5 € finantzatu ditu. Gainerakoa Udalak ordaindu du, eta aurrekontua, guztira, 113.791,71 €-koa izan da.
Featured
Urretxuko Udalak txakur-gorozkiak biltzeko herritarren kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan. Kanpaina horren helburu nagusia da maskoten jabeek duten erantzukizunaz eta gure kaleak garbi eta osasuntsu mantentzearen garrantziaz kontzientziatzea.
Featured
Urretxuko Udalak, Sasietako Mankomunitatearekin elkarlanean, beste bi minigarbigune jarri ditu herrian, birziklatzea eta hondakinen kudeaketa egokia errazteko helburuarekin. Gaikako bilketa-gune horiei esker, herritarrek modu egokian bota ahal izango dituzte etxeko zenbait hondakin berezi, ohiko edukiontzietan utzi ezin direnak.

