Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektorearen estrategia propioa da. Baserritarren beharretatik abiatu dena eta hauek lurraldearen bizi ekonomiko eta sozialaren parte izatea indartuko duena.
Nekazaritza sektorearentzako egitura tinko, ireki eta antolatua garatzea, tokiko ekonomikoa sendotu eta beraz eskualdeko autonomia areagotzea eta elkarren arteko lanetik, BASERRI ETA HERRI IRAUNKORRAK lortzea dira proiektu honen helburu nagusiak.
Lehenengo sektorearen gaur egungo egoera
- Azken urteotan nekazaritzak jasan duen gainbehera ezaguna da eta eskualdean estrategikotzat jo da sektoreak enplegua eta jarduerak sustatzeko duen potentzialagatik.
- Sektorea zaharkituta dago eta nekazal belaunaldi-errelebo gabezia sumatzen da. Honekin batera, ekoizpena eta kontsumoa uztartzeko zubiak eta egiturak falta dira.
Zein da Bertatik Bertara proiektuaren oinarri nagusia edo filosofia
- Herritarrei landa kultura eta honen garrantzia helaraztea bertako produktuen bitartez, herria eta mendia elkarrengana hurbilduaz, modu baten, nekazariak erantzutea gizarteak duen beharrari eta alderantziz.
- Tokiko garapen jasangarrian oinarritzea: ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen integrazioa lortzen duena, herriak eta landa sistemak denboran irauteko.
Zer gaineratu ahal dio eskualdeari eta gizarteari orokorrean
- Bertatik Bertara egitasmoak kontsumo arduratsua sustatzeko bideak egiten ditu, bertan ekoiztutakoa bertan erostea lehen pausua izanik.
- Kontsumo mota honek, eskuladean elikadura- zikloak ixtea ahalbidetzen du, bidezko prezioak, tokiko ekonomia indartzea, baserritarren lan baldintza duinak bermatzea, garraio kostua eta kutsadura murriztea, kalitatezko produktuak lortzea, ingurumenarekiko eta paisaiarekiko errespetua, kulturaren zaindari lanak… bezalako onurak ekarriko dizkio gizarteari eta eskualdeari.
Proiektuak duen balio erantsia
- Eragile guztiak (nekazariak, kontsumitzaileak eta administrazioa) modu adostu batean darabil bidea egiten, eskualdearekiko konpromiso amankomun batekin.
- Herriko ekimena da, irekia eta sektorean ilusioa eta ekintza eraldatzaileak sortarazten laguntzen duena.