Berriak
Tradizioari jarraituz, giro ezin hobea izan zen aurten ere Santa Lutzi egunean. Asteazkena izanik eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena lepo zegoen eta euriak atsedena hartu zuen feriaren mesederako. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parta hartze polita izan zen: 38 heldu eta 14 gaztetxo eta haur. Honen emaitza abenduaren 22ko sari banaketan jakingo dugu.
Datorren abenduaren 19an herritarrei zuzendutako “Gipuzkoa Argitu” tailera egingo da Urretxuko KZGunean.
Urretxun egingo den tailerrak norberak bere kontsumo datuak ezagutzea du helburu (zenbat kontsumitu duen edo noiz izan duen kontsumo mailarik altuena). Ezagutza horren bitartez kontsumo hori murriztu ahalko du, aplikatzen zaigun tarifa egokituz eta kontratatuta duen potentzia egokia den edo ez ikusiz.
Urretxuko Udalak bat egiten du azaroaren 18tik 26ra ospatuko den Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin eta horretarako 3.400 ale inprimatu ditu hondakinak ondo sailkatzeko hiztegiarenak. Hiztegi hau Urretxuko Udalaren web orrian ere aurkitu daiteke.
Duela urtebete ordezkatu zen edukiontzi berdea grisarengatik eta Urretxuko Udalak urtean zehar lortu den bataz besteko gaikako hondakin bilketa kopurua hobetu nahi du hiztegi honen banaketarekin.

