IPARRAGIRRE 2020

Urretxu, 2018 - 2020

TIMELINE.BIO

JMI_Retrato_ZumalakarregiMuseoa_rctnglr.jpg

URRETXUTIK MUNDURA

Iparragirre Urretxun jaio zen, 1820an. Ikaste urtean Zerainen, Urretxun, Gasteizen eta Madrilen igaro zituen. Aitaren nahiak gidatutako bidaia, etorkizuna seminarioan lantzeko.

Lehen karlistadak (1833-40) eta bokazio pertsonalak beste norabide batetik eraman zuten: urte aztoratuak bizi izan zituen; foruekiko grinak atzerrira eraman zuen lehenengo, eta gero migraziora.

Bere garaiko gizona: izpiritu erromantikoa eta ahots ozenekoa; konposatzaile, poeta eta abeslari liriko modura egin zuen ibilbidea. Europan lehenengo, Amerikan gero. Estilo berezia, herri adierazpenaren eta zuzentasun akademikoaren tartekoa; entzuleak berotzeko zuen abilezia jasota utzi dute kronikek. Bai kafetegietan, bai herrietan zehar kanpoko kontzertu jendetsuetan.

Hain mundu ezberdinen arteko bidaian, belaunaldi oso baten historia ere kontatzen digu. Nahi al duzu gehiago ezagutu?...

Bilduma tematikoak esploratu eta Joxe Mari Iparragirreren bizitzaren eta lanaren arlo berriak aurkitu, baita ondare horretatik gaur egun dirauten adierazpenak ere
Iparragirreri buruzko erreferentziak eta materialak Urretxuko artxibategiko eta udal liburutegiko funtsetan, baita beste liburutegi eta erakunde batzuetakoak ere. Kontsulta irekia jakinmina dutenentzat, ikasle, ikerlari eta sortzaileentzat. Iparragirreren inguruko erreferentziak eta materialak biltzen dira hemen, Urretxuk koblakariari egingo dion omenaldia gogoratzeko, ikasteko eta sortzeko aukera izan dadin.
Aurrera doan katalogazio lana da, ba al duzu iradokizunik, oharrik edo iritzirik? Lagunduko al diguzu gure inbentarioa elikatzen eta hobetzen?
Idatziguzu

IRUDIAK

Irudikapen bisual estatikoak: margolanak, marrazkiak, argazkiak, horma-irudiak...

TESTUAK

Batez ere irakurtzeko hitzez osatutako baliabideen erreferentziak:
liburuak, artikuluak, albisteak, komikiak, dokumentuak...

OBJETUAK

Hiru dimentsioko objektu bizigabeen irudikapen digitalak: eskulturak, plakak, bustoak, zigiluak, txanponak...

MUSIKA

Entzuteko baliabideak. Soinu-grabazioen edo abestien, hitzaldien edo elkarrizketen bertsio digitalizatuen erreferentziak. Horrez gain, musika-piezen partiturak

LEKUAK

Intereseko erreferentzia espazialak
Bilduma tematikoak esploratu eta Joxe Mari Iparragirreren bizitzaren eta lanaren arlo berriak aurkitu, baita ondare horretatik gaur egun dirauten adierazpenak ere

KANTAK

Musika-konposizioak: emanaldiak, partiturak, letrak

ADIERAZPENAK

Irudi eta objektuetan irudikapenak: eskulturak, erretratuak, argazkiak, ilustrazioak, bustoak...

OLERKIAK

Bertsoak: testuak, itzulpenak, errezitaldiak

OMENALDIAK

Iparragirre oroimenean: kale-mapa, plazak, parkeak, objektuak, izen-egunak, ekitaldiak

PERTSONAIAK

Jose Mari Iparragirreren bizitzako pertsonaia garrantzitsuak
Ibilbide Urdina | Urretxu Herri Museoa

QR kode irakurlea deskargatu edo zure telefonoko kamerarekin irakurri

Mapako zenbakien ordena jarraitu

Aurikularrak erabili

San Martin de Tours eliza bisitatu

"Ibilbide gorria" ere egin

3 museoen bisita "3 herri bizitza bat"

Ibilbide Gorria | Urretxu Herri Museoa

QR kode irakurlea deskargatu edo zure telefonoko kamerarekin irakurri

Mapako zenbakien ordena jarraitu

Kontuz zebrabidetan

Aurikularrak erabili

"XIX. Mendeko Urretxu" ibilbidea egin

Urretxuko udala