URRETXU 2030 Plana, plan “bizia” izan dadin, eta benetan eraginkorra izan dadin, bere jarraipena egiteko mekanismoak eta prozedurak definitu dira, horren bidez, zehaztutako helburuen betetze-maila neurtu eta helburu berriak zehazteko. Jarraipen hori egiteko, beharrezkoa izango da pertsona guztien lankidetza eta konpromisoa, bai udal barruko teknikari eta politikariena, bai Urretxuko herritarrena ere. Jarraipena egiteko, ondoren adierazten den urteko kudeaketa zikloa aurreikusten da, non aipatutako eragile guztiek parte hartuko duten: