1936ko Gerraren eta ondorenaren testigantzak Zumarragan eta Urretxun
2018 urtea hastearekin batera, lan berri honek ikusi du argia gurean, Aritz Ormazabal, Haritz Berasategi, Alex Areizaga eta Idoia Agirreren ekimenez. Bertan jaso diren lekukotasunak oraindik amaiera ikusten ez zaion errelatoaren kate-begi berri bat dira. Biktimen bizipenak, sentimenduak, beldurrak, ilusioak, itxaropenak eta borrokak hitzetan nahiz iruditan jaso dituzte, are gertutasun handiagoa eskainiz, konplizitatea eta enpatia sortuz.
Gerra Zibilaren eta frankismoaren errelatoa osatzeko, etorriko dira garai ilun haietako gertakarietan are gehiago arakatzeko bidea emango diguten eleberriak, poemak, filmak, ipuinak…, izan ere errealitatea fikzioari gailentzen zaion arren, irudimena behar izango da gure aurrekoen bizipen zinez asmaezinetan barneratzeko. Izan dadila liburu hau datozen belaunaldietako ikerketa eta sormen lanetarako lehengai eta inspirazio-iturri, besteak beste, eta Etxeberriaren hitzei jarraituz, memoria ez baita etsaia, bakearen aliatu baizik.
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Zumarraga, 2017ko abendua
- Argitalpena: Urretxuko eta Zumarragako Udalak
- Transkripzio laguntzailea: Andoni Albisua
- Diseinua eta maketazioa: Memorian Atzera
- Inprimaketa: Antza inprimategia
- Kopurua: 500
- ISBN: 978-84-697-8467-9
- Lege Gordailua: SS-1361-2017
- Memorian Atzera izan gara:
- Alex Areizaga
- Idoia Agirre
- Haritz Berasategi
- Aritz Ormazabal
1936ko Gerraren eta ondorenaren testigantzak Zumarragan eta Urretxun | Testimonios de la Guerra de 1936 y la posguerra en Zumarraga y Urretxu
Popular 3.43 MB |
25/05/2018 02:00:00 |