Aniztasuna

Image

Zeharkatzen gaituzten aniztasun ezberdinak edozein direla ere, herritar guztion eskubide berdintasuna, diskriminaziorik eza eta bizikidetza sustatzea helburu duen II. Aniztasun eta Bizikidetza Plana garatu du Udalak.

Aniztasun eta Bizikidetzaren erreferentzialtasuna indartu.

Aniztasun eta Bizikidetza baloreetan herritarrak sentsibilizatu.

Herri inklusiboago bat lortzeko bidean, inplikatutako agenteen arteko lan bateratua garatu.

Edozein herritarrek komunitatean parte hartzeko dituen baliabideak indartu.

Herritarren artean bizikidetza eraikitzeko bitartekoak eman.

aniztasun jaia

aniztasun jaia

Ekitaldi honen helburu nagusia da Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztiak ospatzea.
Ez hori bakarrik, festaren bitartez Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia ezagutzera eman nahi du Udalak, urte osoan isilpean lanean aritzen diren norbanako, kolektibo eta elkarteek osatzen duten lan-mahaia.
aniztasun mahaia

aniztasun mahaia

Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian biltzen garenoi arrazakeriak, xenofobiak, transfobiak, lodifobiak eta beste edozein bazterketa motak kezkatzen gaitu, eta diskriminazioaren aurka lan egiteko bildu ohi gara. Parte hartzen dugun pertsona guztien ekarpenarekin eta oso giro onean hainbat jarduera antolatzen ditugu.

Hileko azken ostegunetan, arratsaldeko 5.30etan, Urretxuko udaletxean biltzen gara. Egin ezazu bat zuk ere gure taldearekin!

Aniztasuna da gure altxorra.
harrera eskola

harrera eskola

Urretxun Bizi Gara Harrera Eskola kultura eta jatorri askotako pertsonentzako topagune bat da; bizilekua Urola Garaian finkatu ondoren, beren burua modu autonomoan, eta aukera berdintasuna oinarri hartuta, garatzeko beharrezko gizate-baliabideak eskuratu nahi dituzten haientzat.
Ikastaro hau urtero egiten da urrian, azaroan eta abenduan, astean bi topaketa egiten dira, bakoitza bi ordukoa. Informazio-saioak txangoekin eta bisitekin tartekatzen dira. Urretxun Bizi Gara eskualdeko ehun sozialarekin elkarlanean garatzen da.
Anima zaitez Urretxu ezagutzera eta parte hartu kohesio soziala eta bizikidetza bultzatuko dituen gizarte baten eraikuntzan.
Ongi etorri Urretxura!

Urretxuko udala