Pagoeta gune soziokulturala

Lourdesko Ama Eliza zena 1945-1950 artean egindako eraikina da, alboan konbentua eta gerora Ikastola bilakatuko zen ikastetxearen eraikinak dituena. 1935ean Aita Pasiotarrek eraikitako antzinako konbentuaren gainean eginda dago.
ERABILERA ARAUTEGIA
Pagoeta Gune Soziokulturala, zerbitzu publikoko udal ondasuna da, adinartekotasuna, gizarte-lana, kultura bere dimentsio guztietan, bizi asoziatiboa eta oro har komunitatearen eginkizunetan herritarren parte jartzea bultzatzea xede duena.
Ikusi arauak hemenESPAZIOAREN EZAUGARRIAK
Areto nagusia
700m2ko espazio irekia, argiztapen sistema eta gas bidezko berogailuarekin.
700m2ko espazio irekia, argiztapen sistema eta gas bidezko berogailuarekin.
Bigarren solairua
150 m2ko espazioa, eskaileren bitartez irisgarria.
150 m2ko espazioa, eskaileren bitartez irisgarria.
ESKAERAK EGITEKO
Helbidea: Jauregi kalea, 19 (kultur etxea)
Telefonoa / Faxa: 943 038 088
E-mail: kultura.ur@urretxu.eus
MISIOA
Dagoeneko gure artean dauden eta sortuko diren erronka kultural eta sozial berriei erantzutea; horretarako, proiektu berriak sustatu eta horiei lekua egitea.
BISIOA
Eskualdean erreferente izango den zentro berritzailea; bai ongizatearen arloan, baita kulturaren esparruan ere. Aniztasuna, Kultura eta komunitatea era orekatu eta kohesionatu batean uztartuko dituena, bertakoen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko.
BALOREAK
Zintzotasuna
Pentsatzen, esaten eta egiten dugunaren arteko koherentzia mantentzea da. Kontzientziaz, gardentasunez eta zuzentasunez; legeak, arauak eta gure politika instituzionalak beteaz.
Konpromisoa
Proiektuaren misioa posible egiteko gure esku dagoen guztia egiteko erantzukizuna.
Errespetua
Herritarren interesak eta beharrak entzun, arreta eskaini eta balioestea.
Parte-hartzea
Erabakietan parte hartzeko aukera izateko tresnak erabili eta eskaintzea.
Oreka
Erabilera eta erabiltzaile guztien arteko oreka bilatuko dugu, beharren eta eskaintzen artekoa ere bai.
Asoziazionismoa eta elkarlana
Erabiltzaile, eragile eta elkarteek sortutako sinergia ustiatzea, belaunaldien arteko txandakatzea bermatuz eta elkarte-sarearen aberastasuna hedatuz.
Berrikuntza
Era berritzaile eta sortzailean lan egitea, emaitza eraldatzaileak eta jasangarriak lortzeko. Ideia, produktu, zerbitzu eta praktika berriak sortu eta era dinamikoan aplikatzea da.
Pasioa
Egun egiten duguna biziki gozatzea, horrek markatzen du desberdintasuna. Lanari ahalik eta gogo handiena ematea da, taldeari balioa eranstea eta bikaintasunaren kultura zabaltzea.