Lourdesko Amaren Eliza

Aita Pasiotarren eliza izan zena, Ipeñarrieta kalean kokatua. Neogotiko estilokoa, 1945-1950 urte bitartean eraikia.

Eraikin multzo batean kokatuta dago. Horien artean, komentua eta ikastetxea, aurrerago ikastola bihurtuko zena. Joan den mendeko 40. hamarkadan eraiki zuten, "Zuloeta" edo "Pagoeta" izeneko sakonean, lehenago (1935) Aita Pasiotarren jatorrizko komentua izan zenaren sailetan.

Elizaren egikera neogotikoa da, eta fatxada nagusia, dorrea ezik, harri landuzkoa da. Aldamenetako fatxadetan manposteria lehendabiziko soilairuraino iristen da, kontrahormetan izan ezik.

2021eko abuztuan Urretxuko Udalak eliza ohia erosi zuen, eraikina berritu eta herriko behar sozial eta kulturalei, egungoei zein etorkizunekoei erantzuna emango dien espazioa eraikitzeko; Pagoeta Gune Soziokulturala izena hartu zuena.

Urretxuko udala