Jasangarritasuna

Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!
Datorren abenduaren 19an herritarrei zuzendutako “Gipuzkoa Argitu” tailera egingo da Urretxuko KZGunean.
Urretxun egingo den tailerrak norberak bere kontsumo datuak ezagutzea du helburu (zenbat kontsumitu duen edo noiz izan duen kontsumo mailarik altuena). Ezagutza horren bitartez kontsumo hori murriztu ahalko du, aplikatzen zaigun tarifa egokituz eta kontratatuta duen potentzia egokia den edo ez ikusiz.
Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Lortu nahi dena da eraginkortasun energetikoa areagotzea eta ahulezia nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.
Tailerra abenduaren 19an ospatuko da, arratsaldeko 18:30etan, Urretxuko KZgunean. Dohainik da eta bertara joan ahal izateko
Informazio gehiago:
http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu