Berriak
Featured
Argazia elkarteak erakusketa berria aurkezten digu, oraingoan zuri-beltzezko xarma erakargarria erakutsiz. Apirilaren 17an inauguratuko da eta maiatzaren 3ra arte bisitatu ahal izango da.
Featured
Martxoaren 26an egin zen Iparragirre Saria literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Sarituez gain, epaimahaikoak eta udal ordezkariak ere izan ziren, Urretxu eta Zumarragako alkateak, emanaldia literaturaren inguruko festa bihurtuz.
Featured
Urretxuko Udalak Aniztasun Jaiaren 12. Edizioa ospatuko du, maiatzaren 30ean, larunbatean, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 16ak bitartean.
Urretxura etorriko da berriro apirilaren 23an, NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak errazteko.
Featured
UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu zen laugarren aldiz argazki lehiaketa eta hemen ditugu sarituen izenak.
Featured
Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak martxoaren 21erako “Batzen Gaituzten Aniztasunak” ekintza egingo du sareetan, Down Sindromea duten pertsonen inklusioaren alde eta arrazismoa eta xenofobiaren kontra.
Featured
Hamarkada luzez industria izan da Urretxuren nortasunaren parte. Lantegiek eta tailerrek gure herriko paisaia, ekonomia eta familia askoren bizimodua markatu dituzte. Belaunaldi osoek aurkitu dute bertan lana, egonkortasuna eta bizi-proiektu bat eraikitzeko aukera.
Featured
Harizpi elkarteak antolatutako eta Edurne Uribesalgo irakasleak zuzendutako altzarien zaharberritze ikastaroan zaharberritutako piezak erakutsiko ditu aurtengo erakusketa-egutegia inauguratzen duen erakusketak. Martxoaren 6an inauguratuko da eta 22ra arte bisitatu ahal izango da.
Honekin batera adierazi nahi dizuegu martxoko peri berezia bertan behera geratu dela. Izan ere, Behien Dermatosi Nodular Kutsakorra gaitza dela eta, ezin dira honelako azokak ospatu, ezta idi probak ere. Horrenbestez, aurtengoan ezin izango da martxoko peria burutu.

