URRELUR
Mineral eta Fosilen Museoa
Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da.
Lurreko altxorrak
Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste. Horrez gain, erakargarria da erabat harri askoren edertasuna. Horren guztiaren berri jasoko dute Urretxuko Mineralen eta Fosilen Museora hurbiltzen direnek eta Natur Zientzien mundu interesgarrira hurbiltzeko aukera paregabea izango dute. Gainera bildumaren aniztasunak eta kalitateak Urrelur aparta izatea lortzen dute.
Museoa 1987 urtean sortu zen, Urretxuko Udala eta Aguado-Goñi sendiaren arteko lankidetzari esker.
Urrelur Urretxuko kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua eta bertan bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiona, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiona, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.
Urriaren bukaeran eta azaroaren hasieran egiten da urtero.
Museoa sustatzeko eta zabaltzeko tresna gisa sortu zen aste hau.
Bertan, mineralogia eta paleontologiaren inguruko hainbat eta hainbat kultura jarduera egiten dira: txangoak, hitzaldiak, tailerrak, mineral, fosil eta harribitxien feria, erakusketa monografikoak eta mineralen haur parkea, beste batzuen artean.
36. edizioa urriaren 28tik azaroaren 3ra ospatuko da.
35. edizioa 2023 egitaraua
34. edizioa 2022 egitaraua
2022ko edizioa
2021eko edizioa
Maiatzaren 18aren inguruan urtero antolatzen dira ekimen bereziak Urrelur Museoa kalera ateratzeko, jendeari gerturatzeko eta mineral eta fosilen mundua eta interesa zabaltzeko. Txangoak, doako bisita gidatuak, kaleko jarduerak, haurrentzako ekintza bereziak…
2024ko Museoen Nazioarteko Eguna Egitaraua
Aurreko edizioak
Azaroaren hasieran gauzatzen da, Urrelur astearen barruan. Berezko nortasuna du eta mundu osoko zaletu eta adituak erakartzen ditu. Bildumazaleen ikurra eta topagunea, benetako bitxikeriak aurkitu eta erosteko gune ezin hobea. Gainera tailer didaktikoak eta haurrentzako txokoa ere hartzen ditu.
Maiatzean eta urrian. Egun osoko irteerak, ale bilketa eta bisita kulturalak konbinatuz. Adituen laguntza teknikoaz gidatuta, bisitatu behar diren guneen txosten informatiboak banatzen zaizkie bidaiariei.
Museoaren ordutegiaren barruan, esku liburu eta panel informatiboen laguntzarekin egin daiteke bisita.
Bisita osoa azalpenekin egiteko aukera, baita bakarrik gehien interesatzen zaizkizun ataletan sakontzeko modua ere. Zure neurrira egokitu dezakezu, museoko ohiko ordutegiaren barruan.
Museoaz jabetzeko modu egokiena da eta bereziki taldeentzat oso aproposa (10 lagun gutxienez).
* Ordainketa modua: transferentzia bidez.
Ohiko bisita gidatua moldatzeko aukera, adina eta edukieraren arabera.