Kultura-Gazteria
Featured
Urrelur mineral eta fosilen Museoak asteburuko irteera antolatu du maiatzaren 16 eta 17rako. Burgos: Lora eta Merindadeak. lurraren mugimenduek eta uraren higadurak sortutako paisaia ikusgarria ezagutzeko prest? Adi, izen ematea martxoaren 9tik 16ra izango da.
Featured
Harizpi elkarteak antolatutako eta Edurne Uribesalgo irakasleak zuzendutako altzarien zaharberritze ikastaroan zaharberritutako piezak erakutsiko ditu aurtengo erakusketa-egutegia inauguratzen duen erakusketak. Martxoaren 6an inauguratuko da eta 22ra arte bisitatu ahal izango da.
Featured
Urtero bezala, Urretxuko Udalak ikastaro eta erakusketa eskaintza aurkezten du, arte plastikoetako artista eta zaleak prestatu, sustatu eta ezagutzera emateko.
Featured
Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 9an, izan da, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean, 19:00etan.
* Sarituak irudian.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek IPARRAGIRRE SARIAK 2025 literatur lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.
Featured
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2026ko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.
Featured
Abenduaren 19an banatu dira aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Urretxuko Liburutegian. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Featured
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Gainera larunbata izateak eta eguraldi bikainak bat egin dute festaren dizdira areagotzen. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 41 lagun, 40 heldu eta gaztetxo 1. Urtarrilaren 9an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Featured
Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria hemen dugu. Feria Urretxu eta Zumarraga, bi herrien arteko ikuspegi partekatutik egin ahal izateak aberatsago egiten du ehun urtetik gorako tradizioa duen azoka. Jon Luqui eta Mikel Serrano alkateak arduratu dira aurtengo feria aurkezteaz.

