Legealdi Plana
LEGEALDI PLANA
2023 - 2027
Hau EAJ-PNVren hirugarren legealdia da Gobernu taldearen buruan. Lehenengo legealdia errekuperazioarena izan zen, bigarrena Urretxu berriaren egonkortze eta diseinuarena eta hirugarrena Urretxu berri horren exekuzioarena, oraingoan, gainera, PSE-EE ere Gobernu Taldean da.
Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta plangintzarik zehatzena, eta konkretuena egitea, baina aldi berean malgua; izan ere, urte hauetan Udalaren buru izan garenetan, behin baino gehiagotan ikasi eta egiaztatu dugu beharrak eta lehentasunak une batetik bestera alda daitezkeela, edozein ustekaberen aurrean, eta horretarako prest egon behar dugu. Egokitzeko gaitasuna ezinbestekoa da, bai guretzat, bai aurkezten ari garen plan honentzat.
GURE BALIOAK
Gure balioek zehazten dituzte gobernu-talde honen kudeaketa gidatu behar duten funtsezko eta oinarrizko printzipioak
Eraginkortasuna
Lana lehen ahaleginean ondo egitea.
Justizia
Herritar bakoitzak behar duena jaso dezan, bere baldintzak edozein direla ere, arreta berezia jarriz pertsona eta kolektibo zaurgarriengan.
Efizientzia
Lana ahalik eta kosturik txikienean egitea.
Koesioa eta bizikidetza
Garapenaren eta aurrerapenaren funtsezko faktoreak direnak
Ardura
Elkar zaintzeko eta garapen pertsonala, komunitarioa eta soziala lortzeko.
Partehartzea
Entzute aktiboa, herritarrek politika publikoei buruzko erabakietan parte hartzeko aukera izan dezaten
Errespetua
Herritarrenganakoa eta gainerako erakundeenganakoa, guztien iritziak, interesak eta beharrak entzun eta aintzat hartuta.
Zintzotasuna
Dedikazio osoa, herritarrekin hartutako konpromisoari leial.
Gure ardatzak eta helburu estrategikoak
Urretxuko 2023-2027 Legealdi Plana bost ardatzen gainean eraiki da. Ardatz horiek biltzen dituzte datozen lau urteetako Urretxuko udal politika artikulatuko duten esparruak, aurreko zortzi urteetan egindako bideari jarraituko diotenak eta, era berean, denon artean eraikitzen ari garen Urretxu berri horretara eramango gaituztenak.
Jarduera ekonomikoa, garapen ekonomikoa eta enplegua
Zorroztasun ekonomikoa eta gardentasuna udalaren kudeaketan
Hiri-garapen harmonikoa eta iraunkorra
Justizia Soziala
Herri bizia
GURE PLANA
Udalak onartu behar du, alde batetik, Urretxuri eta urretxuarrei balioa emango dien erakundea izan behar duela, lurralde-aktibo gisa, kalitatezko zerbitzu publikoak eskainiz; eta, bestetik, gobernu den aldetik, jarduera ekonomikoarekin, industrialarekin, enpleguarekin, dinamismo kulturalarekin, iraunkortasunarekin, gizarteratzearekin eta abarrekin lotutako proiektuetan oinarritutako proiektu partekatu baten formulazioa bultzatuz eta parte hartuz.
01
Garapen Ekonomikoa eta enplegua
02
Merkataritza eta tokiko turismoa
03
Landa ingurunea
04
Gobernu irekia
05
Ogasuna
06
Barne kudeaketa eta pertsonen kudeaketa
07
Ondarea
08
Gizarte ekintza
09
Berdintasuna
10
Obrak eta inbertsioak
11
Azpiegituren Mantenua
12
Hirigintza
13
Ingurugiroa
14
Mugikortasuna eta trafikoa
15
Segurtasuna
16
Bakea eta bizikidetza
17
Kultura
18
Kirola
19
Gazteria eta hezkuntza
20
Euskara
21