Berriak
Featured
Pasa den igandean jokatu ziren Mingainluze lehiaketako zortzigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita zazpi taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia.
Featured
2019ko urtarrilaren 27an, igandea, jokatuko dira MINGAINLUZE LEHIAKETAREN 8. edizioko kanporaketa saioak; goizeko 11:00etan lehen saioa, eta arratsaldeko 17:00etan bigarrena; biak ere Labeaga aretoan. LH 5. mailako 27 talde izango ditugu guztira lehian.
Featured
Lan-poltsa honetan sartzeko interesa duten guztiek eskaera-orria bete beharko dute 2018ko otsailaren 8a baino lehen, eta Urretxuko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu.
Featured
2018a amaituta, Abenduko gaikako bilketako datuak aztertu dira, eta urteko batazbestekoa ere kalkulatu da; emaitzak bikainak izan dira bi kasuetan.
Featured
2019 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira 5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak urtarrilaren 17tik otsailaren 14a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Featured
2019 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Featured
Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta biztanle guztientzako modukoak.
Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.
Featured
Abenduaren 21ean eman zen aditzera aurtengo Santa Lutziko argazki rallyko irabzaleak, Zelai Arizti kultur etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Bertan antolatzailea izan den Argazki elkarteko kideez gain, laguntzaileak izan diren bi udalen ordezkariak ere izan ziren. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ere proiektatu ziren, emanaldi zoragarrian. ZORIONAK!
Featured
Abenduaren 20an Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

