Berriak
Web orrialdeak eta sare soizalek ematen diguten abagune hau probestu nahi genuke Zumarragako udalari eskerrak emateko, hirugarren urtez Santa Anastasia jaietarako utzitako materialagatik (eszenatokia, , haimak…). Bi herrien arteko elkarlan eta lagapen hauek gabe ekintza guzti hauek ez lirateke posible izango.
2019ko udal igerilekuen denboraldia amaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Obra nagusia iaz egin bazen ere, bigarren fase bat aurreikusi da, aldagelak, harrera eta taberna berritzeko; horretarako aurrekontua izan bezain pronto eramango da aurrera.
Mesedez, inkesta erantzuten hasi aurretik, arretaz irakurri gaizkiulerturik egon ez dadin, eta gogoratu inkesta ERDARAZ erantzun nahi baduzu, goikaldean hizkuntza-aukera aldatu dezakezula
Sartu hemen eta bete inkesta


