Atzo arratsaldean bildu zen Urretxu-Zumarragako herri batzarra 2.Euskaraldiaren inguruko informazioa jaso eta hori baiezkoa edo ezezkoa ematera, eta erantzuna BAI izan zen, aho batez BAI EUSKARALDIARI URRETXU ETA ZUMARRAGAN.
"Egizu testu labur bat, egizu testu erakargarri bat. Azaldu labur erakusketa honen gaia, motibazioa. Izan argia. Zentzu guztietan. Ez egin, berriro, testu autoerreferentzial horietako bat; ezkutaketa ariketak baino ez dira. Komunikazioa gauzak argitzeko egiten da."
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu dituzte. Lanak azaroaren 29a bitartean aurkeztu daitezke. Sari banaketa, abenduaren 20an izango da. Hona hemen informazio guztia.
Aurten ere, euriak euri, oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.
Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 444 eta 692. ZORIONAK!