Berriak

Featured

Udal igerilekuen inguruko inkesta

2019ko udal igerilekuen denboraldia amaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Obra nagusia iaz egin bazen ere, bigarren fase bat aurreikusi da, aldagelak, harrera eta taberna berritzeko; horretarako aurrekontua izan bezain pronto eramango da aurrera.
Mesedez, inkesta erantzuten hasi aurretik, arretaz irakurri gaizkiulerturik egon ez dadin, eta gogoratu inkesta ERDARAZ erantzun nahi baduzu, goikaldean hizkuntza-aukera aldatu dezakezula


Sartu hemen eta bete inkesta

Featured

Carlos Mediavillaren "Iparraldeko argiak" erakusketa

Irailaren 13tik 29ra Iparraldeko argiak zabalduko dira Juan de Lizarazu erakusketa aretoan. Carlos Mediavilla argazkilaria Iparraldeko argien bila egin zuen bidaia eta horren emaitza gurekin partekatuko du.

Featured

Aldundiak "Zumarraga - Arrasate" linea zuzena jarriko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus linea berria jarri du, Udanako mendateko lanek sortuko dituzten eragozpenak murrizteko 

Featured

URRETXUN BIZI GARA matrikularen epea irekita

Datorren irailaren 25era arte zabalik izango da “Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolarako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau Euskal Herritik kanpo jaio diren adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza haundiagoa izan nahi dutenentzat, alegia.

Featured

Santa Anastasia jaiak 2019

Urte hasieratik eta bereziki uztailean Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue lan horren emaitza jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.

Euskal Jaia.
Featured

Euskal Jaia irailaren 22an

Aurtengo Euskal Jaia irailaren 22an izango da. Goizean artisautza, erraldoiak, musika, dantza eta bertsoak izango dira protagonistak eta arratsaldean karroza ibilaldia. Gauean erromeria Guri 5! taldearekin, kandela piztea, Bedaioko ingurutxoa...

Euskal Jaia.
Featured

Argitaratu dira Santa Anastasia Jaietako V. Argazki Lehiaketaren oinarriak

Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Kategoriak: haurrak, 16 urte arte, eta helduak. 

Gaia, 2019ko Santa Anastasia Jaiak. (Jai egitarauan sartutako guztia).
Featured

Musika Hamabostaldiak bisita egingo dio Iparragirreri abuztuaren 24an

Aurten ere “Musika aitzaki” programaren barruan, Musika Hamabostaldiak Ignaziotar ibilbideko atal berri bat burutuko Urretxu eta Mirandaola (Legazpi) arteko ibilaldiarekin. Iparragirreren oroimenez, honen izena duen plazatik hasiko da txangoa, abuztuaren 24an, larunbata.

Featured

Leire Arregik irabazi du jaietako egitarauaren azala lehiaketa

Uztilailaren 11an honako kide hauez osatutako epaimahakoa bildu zen:

  • Mikel Ruiz (artista)
  • Iñaki Mendizabal (udal arkitektoa)
  • Jon Luqui (alkatea)

Urretxuko udala