Berriak

Featured

Beldur Barik lehiaketa Urretxun

2019an Beldur Barik programak antolatzen duen "Beldur Barik Jarrera" lehiaketa Urretxun ospatuko da.

Featured

Bizilagunak: bazkari multikulturala Azaroaren 17an

SOS Arrazakeriak-ek antolatuta, datorren azaroaren 17an, igandea, Bizilagunak ekimena ospatuko da Euskadin.

Featured

Udazkeneko XXXIV. Musika zikloa

Urriaren 20an abiatu zen aurtengo musika zikloa. 34 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak udazkeneko ezinbesteko bihurtu den zita honetan.

Featured

2020ko ordenantza fiskalak onartu ditu udalbatzak

Urretxuko udalak aho batez onartu ditu 2020rako ordenantza fiskalak, 0.5%eko igoera orokor batekin. Zaborren kasuan ez da igoerarik izango; iazko %5eko jaitsieraren ostean prezioa mantenduko da.

Euskal Jaia.
Featured

Urretxu - Zumarragako 2019 pintura lehiaketaren emaitza

Urriaren 19an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2019an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zen emanaldian. Urriaren 19tik 27ra lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Zelai Arizti kultur etxean, astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30 eta larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 18:00- 20:30

Featured

IPARRAGIRREREN GITARRAREN AKORDEAK ENTZUNGO DIRA BERRIZ

Datorren Abuztuan 200 urte beteko dira Jose Mari Iparragirre Urretxun jaio zenetik; Gernikako Arbola edo Hara nun diran bezalako abesti historikoen idazle eta abeslaria jaio zenetik.  Dena ondobidean, aurki abesti horiek berriro ere Iparragirreren guitarran entzuteko aukera izango dugu.

Featured

Aurrekontu partehartzaileak lantzeko auzo-bilerak martxan dira

Aurten ere, urtero lez, Urretxuko udalak partehartze bilerak antolatu ditu auzo ezberdinetako bizilagunekin. Bilera hauek 2020ko aurrekontu partehartzaileen lanketa prozesuaren parte dira.

Featured

"Transpintura" erakusketa Juan de Lizarazu aretoan

Urriaren 4tik 20ra "Transpintura" erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu erakusketa aretoan, Gorka Larrañaga eta Cesar Rangelen eskutik.

Urretxuko udala