Select your language

Udala

Featured

Mugitegin asfaltatze lanak

Ezingo da toki horietan ibilgailurik aparkatu gaueko 21:00etatik goizeko 6:00etara, lanak gauez egingo baitira, betiere aipatutako lanak bukatzen diren arte.

Idatzi honen bitartez jakitera ematen dizuegu uztailaren 7tik 15era bitartean, bide-zorua egokitzeko asfaltatze lanak egingo direla Mugitegi Industrialdeko kale batzuetan. Hain zuzen ere bide hauetan izango du eragina: E eta D bideak, B bideko sarrerako igoeran (rotondatik doan sarbidean), eta  A, C, D eta E bideetarako sarrerako igoeran; ondorioz, ezingo da toki horietan ibilgailurik aparkatu gaueko 21:00etatik goizeko 6:00etara, lanak gauez egingo baitira, betiere aipatutako lanak bukatzen diren arte.

Hori guztia horrela, behar diren neurriak har ditzazuen eskatzen dizuegu, eta barkatu lan horiek sor ditzaketen eragozpenak

Select your language

Urretxuko udala