Berriak
Featured
Datorren Abuztuan 200 urte beteko dira Jose Mari Iparragirre Urretxun jaio zenetik; Gernikako Arbola edo Hara nun diran bezalako abesti historikoen idazle eta abeslaria jaio zenetik. Dena ondobidean, aurki abesti horiek berriro ere Iparragirreren guitarran entzuteko aukera izango dugu.
Featured
Aurten ere, urtero lez, Urretxuko udalak partehartze bilerak antolatu ditu auzo ezberdinetako bizilagunekin. Bilera hauek 2020ko aurrekontu partehartzaileen lanketa prozesuaren parte dira.
Featured
Urriaren 4tik 20ra "Transpintura" erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu erakusketa aretoan, Gorka Larrañaga eta Cesar Rangelen eskutik.
Urriaren 4an banatu ziren 2019ko Santa Anastasi jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.
Featured
Urretxuko jaien balorazio bilera egingo da urriaren 15ean, 18:30, kultur etxean. Eragileak nahi herritar guztiok zaudete gonbidatuta.
Featured
??? Asteburua heltzear dago, erlaxatzeko eta herriko dendetan zehar erosketak egiteko une aproposa, ezta? ☺️☺️☺️
Featured
Urretxuko festetako Gastronomi lehiaketan banatu eta erabili ziren "Iparragirre mantalek" arrakasta handia izan zuten parte hartzaileen artean, eta parterik hartu ez zutenei ere gustatu zitzaizkien. Hori dela eta, salgai jarri dira: 15 €-ko prezioan Urretxuko kultur etxean.

Featured
Interesatu guztien jakinean jartzen da Hautesleen Erroldak ikusgai egongo direla Urretxuko udaletxeko harrera bulegoan; bertan sartu gabe edo behar ez bezala sartuta egoteagatik erreklamazioak egin ahal izateko, betiere 2019ko irailaren 30etik 2019ko urriaren 7ra bitartean (biak barne)
Featured
Aurrekontuak prestatzen hasteko garaia iritsi da, eta urtero lez zuengana, urretxuarrengana, jotzen dugu zuen iritzi eta lehentasunak ezagutzeko.

