Berriak

Irakurle taldearen bilkura: J. L. Otamendi

Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko bosgarren bilkura egingo du otsailaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Zelai Arizti kultur etxean izango da. Jose Luis Otamendi idazlearen “Euri Kontuak” liburua izango dute aztergai taldekideek.

Karparen erabilera egutegia

Hemen duzue Urretxuko karparen erabilera egutegia.

Hobekuntza lanak Barrenkalen

Otsailak 11n, goizeko 9:00etan, Barrenkaleko hobekuntza lanei hasiera ematea aurreikusten du Udalak, hain zuzen ere pilotalekuaren eta San Martin auzoko haur-parkearen tarteko zatian.

Mingainluze lehiaketa

Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, MINGAINMOTZ taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Boukhalfa. Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

Trafikoa moztuko da Labeaga kalean

Labeaga kaleko 30 eta 34 zenbakien tarteko zatian, GABILONDO ALTZAIRUAKo bidegurutzean, trafikoa moztuta egongo da otsailaren 1etik (astelehena) otsailaren 5era (ostirala) bitartean.

Irakurle taldearen bilkura: I. Goikoetxea

Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko laugarren bilkura egingo du urtarrilaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Zelai Arizti kultur etxean izango da.

Mingainluze lehiaketa: finala

Pasa den asteburuan, larunbatean eta igandean, emozioz betetako final aurrekoak jokatu ondoren, zortzi taldek lortu dute final haundirako txartela, datorren igande honetan, urtarrilaren 31n, jokatuko dena. Hitzordua, 17:00etan, Labeaga aretoan.

Abisuak elurra egiteko arriskua dela eta

Udal pertsonala eta lan-tresnak prest daude egoerari aurre egiteko.

Abisuak haize zakarra dela eta

Urretxuko Udalak haize zakarraren aurrikuspen eta abisuak direla eta, ohar eta aholku hauek nahi dizkizue luzatu kontutan har ditzazuen...

Urretxuko udala