Zaborra gaika hartuta, Urretxun inoiz ez da jaso joan zen maiatzean beste. Guztira 176.044 kilo izan dira gure herrian, eta horietatik 136.892 kilo gaika jasoak; beraz, %78ko birziklatze tasa.
Urretxuko Udalak Pagoetako udal-igerilekuko zerbitzua larunbatean jarriko du martxan. Hortaz, aurtengo denboraldiari dagokionez, ekainaren 10etik irailaren 10era bitartean egongo da zabalik.
Urretxuko Udalak Pagoetako udal-igerilekuko zerbitzua jarriko du martxan; 2017ko denboraldiari dagokionez, ekainaren 10tik irailaren 10era bitartean izango da.
Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, “Parketarrak” izeneko programaren barruan, aurtengo lehen saioa egingo da ekainaren 7an, Belaustegi plazako parkean, udal euskaltegiaren ondoan.
Urretxuko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak honako adierazpen instituzionala onartu du, Urretxun gaur izandako lan istripuaren ondorioz langile baten heriotzaren aurrean atsekabea adierazteko.