Berriak
Featured
Ikus-entzunezko eta talde pedagogian oinarritutako esperientzia berritzailea, Euskal Herriko udal gutxi batzuetan izango dena, horietako bat Urretxu. Haurrek beraiek sortutako istorio eta gidoitik abiatuta, eta zinegintzan adituak diren begiraleen eskutik, euren laburmetraia sortuko dute, lehenengo pausotik bukaeraraino.
Featured
Irailaren 21 eta 22an Urretxun, jaietan ere erasoek Jai dutela esateko aukera izango dugu Gernikako Arbola plazan, EZ beti EZ dela esateko aukera. Jaietan, asteburutan, aste barruan, goizetan, arratsaldeetan, plazetan zein tabernatan EZ beti da EZ.
2018ko Erreka Eguna gurekin igarotzera gonbidatu nahi zaitugu.
Hitzordua:
irailaren 29an, larunbatean,
goizeko 10:30etatik 12:30etara,
Areizaga – Kalebarren plazan
Featured
Mugikortasun astea dela eta eskualde mailan bigarren eskuko txirrinduen azoka antolatu dugu. Urretxun IRAILAK 17an izango da, astelehenean, Areizaga plazan.
ORDUTEGIA: 11:00-20:00
Featured
Lurdes Ulazia eta Ana Santiagok egur torneaketa artistikoan egindako lanen erakusketa ekarri dute Urretxura eta ikusgai izango dugu irailaren 14tik 30era Juan de Lizarazu aretoan.
Featured
Artisauen erakusketa antolatzeko lanean, Lekaio Kultur Elkarteak hainbat lanabes berreskuratu eta egokitu ditu azken urte hauetan. Lan horren lagin bat ikusgai izango da udaletxean. Bertan, lurra lantzearekin, zurgintzarekin edota etxeko hainbat zereginekin zerikusia duten lanabesak izango ditugu ikusgai.
Featured
Urretxuko Udala, karrozak egiten ari diren lokalean izandako eraso eta hainbat karrozatan egindako kalteen aurrean, bere erabateko haserre eta gaitzezpena adierazi nahi ditu.
Featured
Atzo kloroarekin izandako arazoak konpondu ondoren, berriro ere behar den neurketak egin dira eta hauek behar bezalako emaitza eman dutenez igerileku handia berriro ere ireki da gaur goizean.
Featured
Kloroarekin izandako arazo batzuk direla eta igerileku handia itxi behar izan ditu udalak.
Neurria behin-behinekoa da, eta arazoa konpondu bezain pronto, urak eta igerilekuek bainurako baldintza egokiak betetzen dituela bermatu ostean, irekiko da berriro ere.