Berriak

Featured

Hondakinen prebentziorako europar astea

Hondakinen prebentzioaren Europar astea ospatzen da azaroaren 17tik 25era. Emaus Fundazioak eta Foru Aldundiak Urretxuko Areizaga plazan estruktura bat ezarriko dute, erabilera bakarreko ontzi eta bilgarriak jasotzeko.

Featured

San Martin zozketa 2018

Aurten ere oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.

Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 1682 eta 1772. ZORIONAK!

Featured

Zurrumurruen aurkako formazioa

Eman ezazu izena Gizarte Zerbitzuen Bulegoan edo 943 03 80 83 telefonora deituta.

Featured

Aurrekontu partehartzaileak. 2019

Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2019ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.

Featured

Bisitari ugari Urrelur astean

Urrelur Museoak eta Urretxuko Udalak antolatutako asteak ezin zuen hasiera hobeagorik izan. Urriaren 27an Nafarroko diapiroak azrtetzeko aukera ezin hobea izan zen, eta euriak arratsaldeko azkeneko unerarte errespetatu zuen ekintza. Ondoren, astelehen, astearte eta asteazkenean ehunka ikasle bisitatu zuten Museoa eta aurtengo izarra den dinosauro erraldoia. Eta astebukaerako feria eta parkera ere bertako eta kanpoko bisitari ugari hurbiltzen ari dira.

Euskaraldia - enpresarien argazkia

Urola Garaia Mankomunitateko hamalau enpresatako ordezkariak elkartu dira UGLEn, euren atxikimendua emateko EUSKARALDIAri.

Featured

Kalerrotako zati bateko lurzorua konpontzeko obrak

Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.

Featured

Urola Garaian argi dugu

UGGASA eta eskualdeko Udalok elkarlanean, "Argi Dugu" ekimena martxan jarri dugu. Ekimen hau eskualdeko biztanleei dago zuzenduta eta etxebizitzetan egiten den energia kontsumoaren gakoak hobeto ezagutzea du helburu, baita zaurgarritasun energetikoaren errealitatea ezagutzea eta berau ekiditeko neurriak hartzea.

Featured

Urola Garaiko familiei zuzendutako aurrez aurreko formazioa

 "0-3 urte bitarteko haurrak baiokortasunean hezi"

Urretxuko udala