Berriak
Featured
Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.
Featured
UGGASA eta eskualdeko Udalok elkarlanean, "Argi Dugu" ekimena martxan jarri dugu. Ekimen hau eskualdeko biztanleei dago zuzenduta eta etxebizitzetan egiten den energia kontsumoaren gakoak hobeto ezagutzea du helburu, baita zaurgarritasun energetikoaren errealitatea ezagutzea eta berau ekiditeko neurriak hartzea.
Featured
"0-3 urte bitarteko haurrak baiokortasunean hezi"
Featured
Urretxu eta Zumarragako udalek Eguberrietan oinarritua 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarri dute martxan jada. Horrekin, bi udalerrietako dendariei erakusleihoak apaintzeko lanean lagundu nahi zaie, eta, bide batez, Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzera animatu, zeinak aurtengoan XIII. edizioa izango duen.
Featured
Datorren urriaren 3an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2018ko ibilbideen programa berri bat jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan. Herriko adineko jendeak kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura bultzatu nahi dute Tipi-Etaparen bitartez.
Featured
"Sabel marduleko silueta enigmatikoak, beheko gorputz-adarrik gabeak, ageri dira Txaro Arrazola artistaren erakusketa honetan, askotariko gainazal eta euskarrietan. Jakin-minez ibiliko gara, emakume nabarmen baina anonimo hauez inguratuta; behin eta berriro errepikatuko dira, obsesioak balira bezala. Agian, kendu zaien zerbait eskatzera datozen mamuak dira, edo bakean joatea eragozten dien zerbaiten eske datozenak". Andrea Abalia
Featured
Abuztua hilabete aparta izan da gaikako hondakin-bilketari dagokionean; %79ra iritsi baikara. Honi Uztaileko %78ko datua gehitzen badiogu, urteko bilketa tasa %77an gelditzen da.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udalek 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarriko dute martxan
Featured
Euskal Jai eguneko karroza desfilean 9 karrozak parte hartuko dute. 8 karroza koadrilek egindakoak izango dira, urtero lez, eta azkena berriz herrikoia: Orain bi aste izandako erasoari erantzunez karrozeroak, karrozero ohiak, edo Euskal Jaia maite duten herritarrak elkartu eta auzolanean egindakoa.

