Ohar honen bitartez Urretxuko udalak adierazi nahi du interneten Urretxuko udalaren kudeaketaren inguruan argitaratu diren inkestek ez dutela udalarekin zerikusitik, ez honen oniritzirik.
Antzerki honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibillaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937). Gipuzkoako Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da.
Joan den ostiralean –otsailak 22-, Urretxuko Gorribide elkartean bildu ziren Mintzalaguneko 30 bat kide ikasturte honetako lehenengo lehiaketaren sari-banaketa ekitaldirako, eta, nola ez, elkarrekin tartetxo goxo bat pasatzeko.
Apirilaren 14an Pirritx, Urretxu eta Zumarrago udalen eskutik, Porrots eta Marimotots pailazoak izango ditugu Urretxun bere azken lana den "Musua" aurkezten. Familia osoarentzako plan ezinhobea. Sarrerak dagoeneko salgai Ederrena pilotalekuan.