Adi! Uztailaren 4an Santa Anastasia Jaiak antolatzeko hitzordua duzu. Etorri eta parte hartu. Udaletxeko portaloian egingo dugu bilera, 18:00etan. Gainera, Euskal Jaia eguneko karroza ibilaldian parte hartzeko izen ematea ere zabalik dago.
Uda iristean jai giroa zabaltzen da nonahi. Sanjoanak badatoz eta laster Santa Anastasien antolaketan hasiko gara. Dagoeneko martxan jarri da egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Animatu parte hartzera!
Beste urte batez lehiaketa honek uda ate joka dugula iragartzen digu eta gure etxeko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzera animatzen gaitu, Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa eta naturalagoa ematen.