Berriak
Maiatzaren 12tik 28ra Roberto Rodanés artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketan giza irudian, paisaietan eta irudi onirikoen konposizioetan oinarritutako bere lana aurkeztuko digu. Olio-pintura mihise gainean eta marrazkiak paper gainean. Bere lana ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Roberto maiatzaren 12an izango da bertan, 18: 00etan, aurkezpen ekitaldian.

