Berriak

ARGITU TAILERREAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 18an, 18:30etan, Kultur etxean.

Featured

"FIGURA TE" Carlos Orlandoren erakusketa urrian

 Urriaren 6tik 22ra Carlos Orlando artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "FIGURA TE". "Analógico vs digital" 

Inaugurazioa urriaren 6an izango da, 18:00etan. 

TXANGO MINERALOGIKOA ERRIOXARA: Navajún – Cervera del Río Alhama

Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira. Bertan kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dira eta arratsaldean, itzulerako bidean, Pirineoko orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera izango dugu.

Featured

Umorea zurrumurruen kontra Urretxun

Lamine Thior umoregile eta arrazakeriaren aurkako aktibistak bere “EspaÑul” bakarrizketa egingo du Urretxuko Labeaga Aretoan, urriaren 26an, 18.00tan.

Featured

Aterpeko ekintzak

ATERPEK antolatutako ekintzak hasten dira

Featured

Sormonak sormen lehiaketan izena emateko epea zabalik

14-18 urte bitarteko urretxuarrei edota Urretxu zein Zumarragako ikastetxeetan ikasten duten nerabeei zuzendutako sormen lehiaketa da

Asteklima 2023

Zuhaitzek klima aldaketaren aurrean betetzen duten paper garrantzitsua ezagutzeko aukera duzu. 

Zatoz Urretxuko zuhaitzak ezagutzera naturan aditua den gida baten eskutik, irailaren 29an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan, Gernikako Arbola Plazara.

Izena emateko deitu 943725829 telefonora.

Bisita doakoa da eta ordubeteko iraupena izango du.

 

Mugikortasun iraunkorraren Europako astea

Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia “Eraginkortasun energetikoa” da, eta horretarako eta hurrengo urteetarako leloa “Konbinatu eta mugitu!” izango da.

5 km baino gutxiagoko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin daitezke, gehienez 30 minutuan. Energia aurrezteko eta osasun fisiko eta mentala hobetzeko aukera ematen du horrek.

UROLA GARAIAn posible da! Hartu bizikleta, kontsultatu “Urola Garaia bizikletaren erabiltzaileentzako gida” eta Bizi ibili.


Eskuratu gida: Bizikleta erabiltzaileen gida UG (uggasa.eus)

Featured

Gaztebideanek aro eraberritua abiatuko du

11-17 urte bitarteko nerabeei aisialdi eskaintza egituratua eskainiko die esperientzia zabaleko lan talde berriak

Urretxuko udala