Berriak

Featured

Jose Mari Lasa plazaren obrak

2021eko urrian amaitu ziren Jose Mari Lasa plaza urbanizatzeko obrak. Obra horiek Construcciones MB Antio SL enpresari esleitu zitzaizkion, guztira 541.137,33 eurotan.

89.242,58 €-ko dirulaguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordearen ebazpen bidez, irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko dirulaguntzen programaren barruan.

Featured

100 nerabe ariko dira sortzen, 'Sormonak'-en baitan, azaroaren 30era artean

Askotariko 27 proiektu aurkeztu dira gehienak originalak eta taldekakoak

Featured

37. UDAZKENEKO MUSIKA ZIKLOA

Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 37. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.

Featured

Miren Ros adituak haur txikienekin pantailak nola kudeatu landuko du tailer batean, urriaren 30ean, Urretxuko kultur etxean

Mugikorren erabileraren gaineko kezkak batutako gurasoen talde eragileek egingo duten lehen ekintza izango da, Urretxuko Udalak babestuta

Featured

Urretxu-Zumarragako Euskararen Transmisio Mahaiak hamaika ekitaldi antolatu ditu datozen bi asteetarako

'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenarekin 0-12 urte bitarteko haurren guraso —eta zaintzaileengan— eragin nahi du

Featured

Enpresa-sorkuntza sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

Urretxuko Udalaren asmoa da herriko garapen sozioekonomikoan laguntzea. Kontestu horretan, laguntza deialdi honek hiru helburu ditu: herriko ekintzaileei babesa ematea; enpresa eta dendei lehiakortasuna hobetzeko babesa ematea; eta hirugarrenik, izaera berritzailea duten eta egoitza soziala herrian finkatu nahi duten enpresa gazteak Urretxun sustraitu daitezen indartzea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023/11/17ra bitartean

DEIALDIAREN OINARRIAK 

Dokumentuak:

1.- Jarduera ekonomiko berriak sustatzeko laguntzak 

AeranskinaJARDUERABERRIAKeskaera.docx
Popular 78.02 KB 86
02/08/2024 11:15:35

 

2.- Inbertsioak sustatzeko laguntzak 

CeranskinaINBERTSIOAKeskaera.docx
Popular 55.53 KB 104
02/08/2024 14:04:18

Euskal Jaia.
Featured

Santa Anastasia jaietako VII. argazki lehiaketaren sari banaketa 2023

Urriaren 6an banatu ziren 2023ko Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.

Featured

Urretxuko +65 Foroak “Mindfulness”-ari buruzko hitzaldia antolatu du 

Adineko pertsonei zuzenduriko mindfulness hitzaldia

Featured

Urola Garaiko Jabetze Eskola

Programazio berria, urritik abendura

Urretxuko udala