Berriak
Apirilaren 27tik Pagoeta Gune Soziokulturalean RIF, GERRA KOLONIALA erakusketa dugu ikusgai. Hau da udal instalazio berrian, Pagoetako eliza zena, egin den lehen erakusketa handia. Maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik, asteartetik igandera 17: 30etik 20: 30era bitartean. Maiatzaren 1ean ere zabalik izango da.
Apirilak 21ean ibilbide gidatu bat antolatu dugu Urretxu eta Zumarragako hiri eremuko zuhaitzak ezagutzeko.
Bisita dohakoa da eta ordubete inguruko ibilbide baten bitartez herriko zuhaitzen xehetasunak eta berezitasunak ezagutu ahalko dituzue aditu baten eskutik. Izena emateko deitu 943 725829 telefonora 9:00-14:00 bitartean.

