Euskara

Mintzodromoa udaletxeko atarian
Featured

Mintzodromoa udaletxeko atarian

Abenduaren 3an  Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu eta Zumarragako IX. Mintzodromoa egingo da azaroaren 30ean, larunbata, bi udalek udal euskaltegiaren laguntzaz antolatuta.

Euskara ikasten ari den jendeari euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da ekimen honen helburua. Urretxuko udaletxeko atarian elkartuko dira mintzakideak goizeko 11:00etan, eta hortxe arituko dira hainbat gairi buruz hitz egiten lau laguneko taldetan banatuta.

Urretxuko udala