Berriak
Featured
Azaroaren 24an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 25 heldu eta 9 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!
Featured
Zurrumurrurik gabeko Urretxu irudikatuko dute DBH4ko ikasleek hurrengo asteetan.
Featured
Datorren asteburuan, azaroak 26, herrian egingo diren kultur ekintzak direla eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean, herriko bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko helburuarekin, Urretxuko Udaltzaingoak hartuko diren trafiko neurrien berri ematen du:
Featured
Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen. Han izan ziren Herri kirol taldea, Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.
Featured
Astelehenean hasiko dira Santa Barbarako errepideko obrak eta trafikoan eragina izango dute.
Featured
Joxe Mari Iparragirrek sortutako Gernikako Arbola Euskal Herriaren ereserkia dela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi egingo dira Urretxun, hain zuzen ere azaroaren 23, 24 eta 26an.
Featured
Aurtengo San Martin Jaian, azken urteotan bezalaxe, auzotarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Featured
Azaroaren 10etik 26ra Amaia Aranzabal artistaren akuarela erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "ITSASOA, MENDIA, HIRIA"
Inaugurazioa azaroaren 10ean izango da, 18:00etan.
Featured
Joan den urriaren 26an Urretxuko Udalak, udalbatzan, onartu zuen Euskadi Bono Denda 2023 kanpaina parte hartzeari baiezkoa ematea.