Berriak

Featured

Asfaltatzen lanak Aparizion

Azaroaren 13an hasiko dira GI-3771 errepideko zorua birgaitzeko lanak, Mugitegi industrigunera sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean eta obra horrek eragina izan dezakeela tarte horretako zirkulazioan. Izan ere, posible da ibilgailuentzako pasabide alternatiboak ezartzea.

Featured

“Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak” hitzaldia

Urretxuko Udalak, Adinkide Fundazioaren bitartez, eta  Ertzaintzarekin batera, “Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak” hitzaldia antolatu du azaroaren 12rako. Hitzaldia, irekia bada era, bereziki, adineko pertsonei zuzendua dago eta Urretxuko Portaloian egingo da, arratsaldeko 16:30ean.

Euskal Jaia.
Featured

XXXVI. Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketa

Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 22ra arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 18an izango da. Hementxe informazioa.

Featured

BIZILAGUNAK 2024 kultur arteko bazkariak azaroaren 24an ospatuko dira

Bizikidetza eta gizarte kohesioa sustatu nahian, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak SOS Arrazakeriaren Bizilagunak ekimenarekin bat egingo du  aurten ere, eta berriro, egitasmoan parte hartzera gonbidatzen ditu inguruko familiak.

Eusko Jaurlaritzak bi ingurumen proiektu aurrera emateko diru laguntzak eman ditu

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 5.281,95 euroko dirulaguntza eman du Kalerrota ingurua berrurbanizatzeko obraren ingurumen-jarraipenerako, eta 32.129 eurokoa "Irimo mendiko lurrak basoberritzeko" proiekturako.

Featured

Ramon Arbizu Urretxuko alkate ohia hil da

1987eta 1995 bitartean Urretxuko alkate izan zen Ramon Arbizuk agur esan digu. 

Featured

Foru Aldundiak Azkoitia-Urretxu errepidearen hobekuntza lanen bigarren faseari ekingo dio

Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen hobekuntzako bigarren faseari ekingo dio. Lanak azaroaren 4an hasiko dira, eta 1,45 kilometroko zatian egingo dira, 22+950 eta 24+400 kilometro puntuen artean. Fase honetan, aurreratzeko bi tarte berri egokituko dira, noranzko bakoitzean bat, bide-segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin. Lanak 13,3 milioi euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta 31 hilabeteko epean gauzatuko dira.

Featured

36. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

Aurtengo Urrelur astea urriaren 28tik azaroaren 3ra luzatuko da, baina lehenengo ekintza larunbat honetan bertan izango da irteera mineralogiko paleontologikoarekin.

Featured

TEKNO HIRIKO HIRITARRAK ikastaro berritzailea antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek, DBHko nerabeentzat

Teknologia eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, ordenagailuei tripak aterata, azaroko lau ostegunetan, 15:30etik 17:00etara

Urretxuko udala